"Argi bat, hamaika itzal" tailer musikatuaren izen emate epea zabaldu da

0-5 urte: Haurren ongizatea oinarri

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Lalala Soinu Gelarekin elkarlanean, 0-5 urteko haurrentzako eta beren gurasoentzako argia eta itzalekin jolasean ibiltzeko tailerra eskainiko dugu urriaren 26an.

Musika zuzenean entzuten duten bitartean, itzalekin jolastuko dute. Haurrek, beraiekin datorren helduaren laguntzarekin, gustukoen duten irudiaren itzala sortu eta dantzan jarriko dute musikaren erritmora.

Bi saio ezberdin eskainiko dira Okendo K.E.ko Gros Haurtxokoan, eta biak urriaren 26an izango dira:

Bata, goizeko 10:30etik 11:30era. Izen ematea hemen.

Bestea, goizeko 12:00etatik 13:00etara. Izen ematea hemen.

Izen-ematea:
Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da eta urriaren 10etik 17ra bitartean izango da.

30 pertsonentzako plazak eskaintzen dira saio bakoitzean (haurrak eta helduak kontuan hartuta).
Haur bakoitzeko, gehienez, heldu bakar batek parte hartu ahal izango du.

Izen emate kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa bitartez egingo da hautaketa. Aukeratua izan zaren edo ez, posta elektronikoz emango zaizu ezagutzera.

2019/10/10-an argitaratua