Tokiko Gobernu Batzordeak onartu dituen gaiak

Bizikleten aparkalekuak, Hondartzetako zerbitzuak, Jolastokietako igogailua, Kontxako bidegorria, Laguntza Humanitarioa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Bizikleten aparkalekuak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du bizikletentzako aparkaleku moduluak eskuratu eta bere tokian jartzea, hauek eta hirian lehendik daudenak mantentzea, eta aipatutako guztiak desmuntatzea eta kokaleku berri batean jartzea xede duen kontratazio espedientea. Kontratuaren hasierako eperako gehienezko aurrekontua 70.000 eurokoa da, eta gauzatzeko epea urtebetekoa.

Hondartzetako zerbitzuak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du honako zerbitzu hauek emateko edo kontratatzeko espedientea:
  • Ondarreta hondartzako ekialdean instalatuko den kiosko-taberna baten ustiapena kudeatzeko zerbitzuen emakida.
  • Santa Klarako ontziralekuaren ondoan dagoen taberna ustiatzeko zerbitzu emakida.
  • Donostiako hondartzetan denboraldiko abonatuen arreta eta eguzkitako, aulki eta etzaulkien eguneko alokairuaren zerbitzua.
  • Ondarreta, Kontxa eta Zurriola hondartzetan 4 zaintza-dorre eta botikin etxola bat jartzeko hornidura eta instalazioa

Jolastokietako igogailua


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Jolastokietan igogailu bertikala jartzeko proiektuaren obrak kontratatzeko espediente berria. Lizitazio-aurrekontua 558.000 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 8 hilabetekoa.

Kontxako bidegorria


Tokiko Gobernu Batzordeak Kontxa inguruan egiten ari diren lanak burutzeko obren kontratuaren lehenengo aldaketa onartu du, baita Kontxa pasealekuko bidegorriaren proiektuaren IV. fasea ere. Proiektu berri hori sartzeak % 26ko igoera suposatzen du aurrekontuan, eta hilabeteko igoera proiektua gauzatzeko epean.

Laguntza Humanitarioa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2022ko ekitaldiko aurrekontuko laguntzak ematea, zuzeneko dirulaguntza gisa, hainbat elkarteri:
  • Bakerako Lankidetza Batzarre elkartea - 16.990 €
  • UNICEF Euskal herriko batzordea – 16.990 €
  • Alboan Fundazioa – 16.947 €

Erlazionatutako dokumentuak

2022/02/22-an argitaratua