Zer pertzepzio dute klima-aldaketaren inguruan donostiarrek?

txosten berri batek donostiarrek Klima Aldaketaren inguruan duten pertzepzio soziala ikertu du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak argitaratu duen txosten berri batek donostiarrek Klima Aldaketaren inguruan duten pertzepzio soziala ikertu nahi du. Hainbat alderdi aztertzen ditu, Klima Aldaketa gertatzen ari den edo ez ustetik hasita Klima Aldaketari ematen zaion garrantzira arte. Horrez gainera, Klima Aldaketaren zergatien eta ondorioen inguruan herritarrek duten pertzepzioan ere sakontzen du.

Klima Aldaketaren zergatien eta ondorioen inguruan herritarrek duten pertzepzioa eta erakunde eta talde ezberdinek eragiten dieten konfiantza-maila ere aztertzen ditu txostenak, eta baita neurri publikoen balorazioa eta herritarren erantzunak ere.

Cristina Enea Fundazioak iraunkortasunaren pertzepzio sozialaren inguruan 2012. urtean egindako txostena ere aintzat hartzen du lan honek. Era berean, erantzunetako batzuk aztertu eta Eusko Jaurlaritzak gai honen inguruan donostiarren artean egindako prospekzio-lanetik lortutako erantzunekin alderatu dira.

Ikerketa honen bidez donostiarren ustez klima-aldaketa gertatzen ari ote den jakin nahi dugu, bai eta fenomenoari herritarrek ematen dioten garrantzia edota fenomenoak dituen zergatiak ere.

Pertzepzio-ikerketa eskuratu PDF formatuan

2019/12/05-an argitaratua