2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesua

Abenduaren 4ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostian erroldatuta dauden herritarreek Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte gaurtik, azaroaren 21etik, abenduaren 4ra bitartean. Herritarrekin batera, hiriko elkarteek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete.
  • Udalinfo bulegoetara bertaratzen diren pertsonek laguntza teknikoa jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko. Kontuan izn behar da, bulegoetara joateko aldez aurretik ordua eskatu behar dela.
  • Ez dago proposamenen kopuruan mugarik, baina proposamen bakoitzerako fitxa independente bat bete behar da.

Prozesua

Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza zerbitzuak proposamenak aztertuko dituzte abenduaren 5etik 16ra bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira.

Abenduaren 16a eta abenduaren 19a artean Batzorde horrek gehienez 5 hautagai aukeratuko ditu. Bozketa amaitu ondoren, eta prozesua egiaztatu ostean, Udalak abenduaren 21ean argitaratuko ditu hautagai irabazleen izenak, eta Udalbatzak berretsiko ditu.

2022/11/28-an argitaratua