Donostiako Gabonetako Merkatuan jende-kopurua %31 gehitu da

Hiriak 2,08 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan du eta 336 lanpostu sortu dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Urtarrilaren 6an itxi zituen ateak Donostiako Gabonetako Azokak, eta bertara inguratutako jende-kopuruari dagokionez, asistentzia oso gogobetekoa izan da. Gabonetako Azokara guztira 426.000 bisitari hurbildu dira Urumea pasealekuan irekita egon den bost astetan zehar; beraz, kopurua %31 gehitu da. Aurtengo atrakzio nagusia Alderdi Ederrean kokatutako noria izan da, eta guztira 79.000 bidaia erregistratu dira urtarrilaren seira bitarte; hala ere, kopuru hori gehitu egingo da noria otsailaren 10era bitarte egongo delako.

Ernesto Gaso alkateordeak ondorengoa adierazi zuen: “Gabonetako Azokak, berrikuntza-zama osoarekin, bidea ireki du gure hiriari ospea eta aitorpena ematen dioten ekitaldi ezberdinen urteko programazioan, Donostiako herritarren eta bisitarien artean oso ondo hartua izan baita eta baita ere, alderdi ekonomikoari erreparatuta, hiriarentzat inpaktu garrantzitsua ekartzeagatik. Gainera, bizipen handi horretan, Donostia egun horietan Gabonetako izpirituz betetzea lortu dugu”.

Beste urte batez, Donostiako Sustapenak, Alkateordetzaren ekimenen esparruan, Europako herrialdeetan hain sustraitua dagoen Gabonetako Merkatuaren kultura sustatu du. Gabonetako Azoka, jada erreferentzia bilakatzen hasi dena, aurten Donostiako erdigune osoan zehar zabaldu da, ekimen, espazio eta jarduera ezberdinez osatutako ibilbidearen bitartez. Horrez gain, osagai berritzailea nabarmendu du beste behin; izan ere, Cervantes Plazako Bolari eta Urumearen gaineko kubo argiztatuei, EHU/UPVko ikasleek diseinaturiko beste elementu batzuk gehitu zaizkie, besteak beste: Santa Katalina zubiko argizko arkuak, San Martin Merkatuaren argiztapena, aurora boreal argitsuarekin, edo Urbieta kalean Kontxako barandaren formako argiztapena.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/01/08-an argitaratua