Diru laguntzen eskaera tramiteari buruzko saio informatiboa
Martxoaren 15ean Udalbatzar aretoan
2018ko deialdi bakarreko diru laguntzak eskatzeko
epea zabaldu du udalak eta Martxoaren 27a izango da eskaerak erregistratzeko azken eguna. 1O sailetako diru laguntza lerroetara aurkeztu daitezke eskaerak.
Aurtengo deialdiaren
berrikuntzarik handiena eskaeraren datuen betetzea udaleko webgunean dagoen formulario baten bidez egiteko sistema izan da.
Bestalde, eskaera bete ondoren
erregistroa online egin nahi izanez gero ziurtagiri digitalak erabiltzeko aukerak zabaldu dira ere.
Berrikuntza hauek elkarteen artean zalantzak sortu dituztenez
, web formularioarekin zalantzak edo zailtasunak dituzten elkarteentzako informazio saio praktiko bat antolatu da.
DIRU LAGUNTZEN ON LINE ESKAERARI BURUZKO SAIO INFORMATIBOA
- MARTXOAK 15 OSTEGUNA
- 18:30
- Udalbatzarraren aretoan
IZEN EMATEA
Izena emateko e-mail bat bidali
udala_partaidetza@donostia.eus helbidera, elkarte bakoitzetik zenbat pertsona bertaratuko diren esanez eta zenbatek beharko duten aldibereko itzulpen sistema zehaztuaz.
Martxoaren 15eko informazio saioa ez da derigorrezkoa eta soilik tramitazioan zalantzak edo zailtasunak dituzten elkarteei bideratua dago.
2018/03/12-an argitaratua