Udako ikastaroak aurkeztu ditu Emakumeen Etxeak

Mendiko orientazioa, marrazkia eta autoen mekanika landuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Hirugarren urtez, Emakumeen Etxeak udako ikastaroen eskaintza atera du. Ikastaro trinkoak, gehienez astebekoak, oporrekin eta hondartzarekin bateragarriak, eta urteko sasoi hontarako aproposagoak diren gaiak lantzeko.

Izen emateak zuzenean egin behar dira, Emakumeen Etxean, Okendo kaleko 9. zenbakian.

Irakurri eskuorria

IzenburuaDatakOrdutegiaHizkuntzaFormatzaileaLaburpena
Autoaren mekanikaUztailaren 18 eta 19Asteazkena 18: 16:00 - 20:00 (Emakumeen Etxean)

Osteguna 19: 10:00 - 14:00 (Udaleko ibilgailuen gordelekuan) eta 16:00 - 20:00 (Emakumeen Etxean)
GaztelaniaPaz Carbajosa Noiz komeni da gurpilak aldatzea? Nola? ITVa pasa aurretik zer begiratu behar da? Fusibleen kaxa non dago? Eta autoaren filtroa? Nola jarri kotxea martxan bateriarik gabe? Eta galdera gehiago...
Dibujo mi bellezaUztailaren 20 eta 21Ostirala: 16:30 - 20:30
Larunbata: 10:00 - 14:00
ElebidunaBea Aparicio eta Susana CarramiñanaTxikitatik emakumeoi erakutsi digute geure burua etengabe aztertzen, garen eta egiten dugun guztia ikuskatzen, batez ere besteen aurrean agertzeko dugun modua eta batez ere gizonengan agertzeko modua. Gure kontzientzia, gure begirada, bestearen begiradapean ezabatuta geratzen da.
Tailler honetan gainbegirada, inposaketa eta epaiarekin apurtu nahi dugu eta horretarako marrazketa erabiliko dugu, geure gorputza eta edertasunaren gainean begirada propioa eraikitzeko. Inposatutako kanonen gainean hausnarketa egingo dugu, bereziki artearen eta kulturaren
alorrean.
Mendi OrientazioaUztailaren 24, 26 eta 279:30 - 13:30ElebidunaPatri EspinarEmakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan
autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere.
Mendian era seguruan ibiltzeko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko dugu. Mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu.
Oharra: Inguruko parke naturaletara irteerak egingo dira. Hortaz mendiko bitak ekartzea komeni da eta euri egiten badu zira edo goretexa.

2018/07/18-an argitaratua