Udaleko zerbitzuek maiatzaren 25ean ekingo diote aurrez aurreko herritarrei arretari

Aldez aurreko hitzorduarekin hartuko dituzte herritarrak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko zerbitzuek herritarrekiko aurrez aurreko arretari ekingo diote datorren astelehenetik aurrera, maiatzaren 25etik aurrera, deseskaladaren II. fasea hastearekin batera, aste honetan martxan jarri den Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) izan ezik.

Beraz, Udalinfo, Etxegintza, Hirigintza, Udal Dirubilketa Bulegoa edo KIUB bezalako zerbitzuek 010 telefonoan hitzordua eskatu ondoren hartuko dituzte herritarrak.

UDALINFO

  • Morlans, Easo eta Altzako bulegoak maiatzaren 25etik aurrera hasiko dira lanean.
  • Herritar guztien arreta zentralizatuko dute 010 telefonoaren bidez.
  • Telefono honetatik beste herritarrentzako arreta-zerbitzuetara desbideratuko da, beharrezkoa bada.

HIRIGINTZA

  • San Martin, 48
  • Aurretiko hitzorduaren telefonoa: 010 / 943-483838
  • Lehen mailako arreta telefono bidez bakarrik emango da, hitzordua eskatzeko telefonoetara deituz eta modu telematikoan (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat).
  • Kudeaketaren konplexutasunak hala eskatzen duenean, obretako eta jardueretako teknikariek aurrez aurre erantzungo dute, zerbitzutik bertatik kudeatuko den aurretiko hitzorduaren bidez.

ETXEGINTZA

  • San Martzial, 2
  • Aurretiko hitzorduaren telefonoa: 943-481194. Hitzordua "online" erreserbatzea
  • Datorren asteartetik aurrera (maiatzak 26) emango dute arreta ohiko telefonoetan eta modu telematikoan.
  • Lehenengo lanetako bat Txomineneako 162 etxebizitzetarako hautatu diren pertsonei laguntzea izango da. Zerrenda aste honetan bertan argitaratuko da.

GIZARTE EKINTZA

  • Aurretiko hitzorduaren telefonoa: Gizarte-etxe bakoitzarenak
  • Gizarte zerbitzuetako zortzi zentroak aurrez hitzordua eskatuta hartuko dituzte herritarrak.
  • Era berean egingo du Udalaren Larrialdietako Zerbitzuak Easo kalean.

UDAL ZERGA-BILKETA BULEGOA

  • Goikoa jauregia
  • Aurretiko hitzorduaren telefonoa: 010 / 900-714033

OSASUN PUBLIKOA ETA KONTSUMITZAILEARI INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA

  • Mandasko dukea, 12
  • Aurretiko hitzorduaren telefonoa: 010
  • KIUBen bulegoa irekita dago. Osasun Publikoak maiatzaren 25etik aurrera egingo du.

2020/05/19-an argitaratua