Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzuak kirola nahierara egiteko aukera emango du

Kirol Txartelaren harpidedunentzat bakarrik da, otsailaren 1etik aurrera kontratatu ahal izango da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kirol Ekintzak Kanpainako kirol jardueretako eskaintza da balorazio hobea jasotzen duen zerbitzua, eta urterik urtera bere ikastaroetan partaidetza igotzen ari da. Baina Donostia Kirolak aurrerapauso bat eman nahi du zerbitzu honen hobekuntzan, eta hemendik aurrera menu finkoaz gain kirola nahierara egiteko aukera menago du. Era honetan, bere lan eta bizitza pertsonala ordutegi finkoa duten kirol ikastaro batzuekin uztartzeko zenbait pertsonek duten arazoei erantzuna eman nahi zaio. Eta baita jardueraz aldatu edo berriak probatu nahi dituztenei ere aukera eman ere.

Donostiako alkate Eneko Goiak, Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek eta Donostia Kirolako zuzendari Leire Landak aurkeztu dute KIROL EKINTZAK AUKERAN zerbitzu berria. Eta zerbitzu honek ahalbidetuko du, hileko kuota ordainduta, asteko kirol jardueretako parrila edo programazio zabal baten barruan dauden zuzendutako saio solteetara izena ematea.

Parrila hau une oro eguneratuta egongo da, hau da, ez da izango aste naturaleko programazioa, baizik eta egunero aukeratu ahal izango da hurrengo zazpi egunetan egin nahi diren jarduerak. Tarifa hau hilabete baterako kontratatu ahal izango da eta hilabetez hilabete berritzen joan; edo hilabete batean kontratatu, hurrengoan ez, hiru hilabetera berriro kontratatu...Azken finean, bere kirol jarduera planifikatzeko ahalik eta erraztasun eta malgutasun handiena eskaini nahi zaie erabiltzaileei.

Bi tarifa mota egongo dira: Aukeran tarifa (astean gehienez hiru saio egiteko eskubidea emango duena) eta Aukeran Plus tarifa (egunean bi saio egiteko aukerarekin). Gainera, saio solte bat erreserbatzeko aukera ere egongo da, aurreko tarifak kontratatu izan behar gabe. Aukeran tarifak kontratatuta duten pertsonek ere, bere tarifak ematen dien gehienezko saio kopurua gaindituta baldin badute aste batean, saio solte hauek ere erosi ahal izango dituzte.

Zerbitzu berri honetarako onartu diren prezio publikoak hauek dira: Aukeran tarifa 25€ hileko, Aukeran Plus 37€ hileko eta 3€ saio solte bakoitzeko tarifa hauek kontratatuta ez dauzkatenentzat. Zerbitzu hau Kirol Txartelaren harpidedunentzat esklusiboa da.

Zerbitzu berri honen bidez erreserbatu ahal izango diren asteko jardueretako eskaintza oso zabala izango da eta Paco Yoldi, Bentaberri, Etxadi, Egia, Bidebieta, Intxaurrondo, Carmelo Balda, Antonio Elorza Belodromoa eta Altza udal gimnasio berrian antolatutako ikastaroak sartuko dira. Igerilekuetako jarduerak oraingoz ez dira sartuko eskaintza honetan. Horren adierazgarri moduan, otsailaren lehendabiziko asteko eskaintzak 16 kirol jarduera izango ditu, guztira 333 saioak eta 2.900 plaza aukeratzeko.

Saio hauetarako erreserbak egiteko era oso erraza da.
  • Lehenik eta behin, nahi den Aukeran tarifa kontratatu behar da, orain edozein ikastarotarako egiten den izen-ematea bezala. Donostiakirola.eus webgunearen bidez egitea gomendatzen da, baina baita aurrez aurre egiteko aukera dago ere Donostia Kirolak dauzkan arreta puntuetan.
  • Behin Aukeran alta emanda, une oro eguneratuta egongo den jarduera-parriletako saioak erreserbatzen has daiteke. Hau egiteko era errazena web orriaren bidez egitea da, baina erreserba hauek ere aurrez aurre egin ahal izango dira kiroldegietan.
  • Hilabete bukatzen ari denean, Aukeran tarifa dutenek hurrengo hilabeterako berritu ahal izango dute, hau baita oso modu erosoan, webgunearen bidez edo presentzialki.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/01/31-an argitaratua