TAO: aldaketak 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreentzat

Irailaren 30era arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostian udaran izango diren ekitaldiak direla eta (Jazzaldia, Donostiako Klasikoa, Aste Nagusia, Estropadak eta Zinemaldia) 1-1, 1-2 eta 2-1 Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten herritarrek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainerako sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, uztailaren 14tik irailaren 30era arte, biak barne.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

2022/09/28-an argitaratua