Bulegoak 2.057 kontsulta jaso zituen iaz
Marisol Garmendia Merkataritza eta Kontsumo zinegotziak adierazi duenez, “iaz jasotako erreklamazioen eta kontsulten kopurua 2020koa baino txikiagoa izan zen. Zalantzarik gabe, pandemia-egoerak ohiko erregistroak aldatu ditu, hala nola aire-garraioarekin lotutako gaietan izandako erreklamazioen beherakada, pandemiaren murrizketak jasan zituena. Gainerakoan, herritarren eguneroko zerbitzuek bereganatzen dituzte kontsultak eta erreklamazioak.”
2020an 952 erreklamazio izan ziren, eta iaz 831 KIUBn erregistratutakoak. Halaber, behera egin du kontsulten kopuruak 2020arekin alderatuta, 2461 izatetik 2057 izatera igaro baitira iaz.
KIUBn jasotako kontsultei dagokienez, 2057 zenbatu dira.
Egun, Mandasko Dukearen pasealekua 12.an kokatzen da, honako ordutegian: 09:00-14:00
KIUBek kontsumo-gatazkak konpontzen esku hartuz eta erabiltzaileen kontsultei erantzunez bideratzen ditu erreklamazioak. Betiere bitartekaritza- eta adiskidetze-lerroa gatazkak konpontzeko baliabide gisa erabiliz. Bere eskumenekoa ez den guztia erabiltzailea artatu daitekeen erakundeetara bideratuko da, jorratu beharreko gaiaren izaera dela-eta.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/02/17-an argitaratua