Udalak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei omenaldia egin die Donostian

Udal ordezkariek minutu bateko isilunearen ondoren lore-eskaintza egin dute, udal txistulari bandarekin batera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak omenaldia egin die terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei. Ekitaldia Alderdi Eder-en dagoen biktimak omentzeko monolitoan izan da. Bertan, udal korporazioa osorik parte hartu du; minutu batzuk isilean igaro ondoren, lore-eskaintza egin dute, Udal Txistularien bandak lagunduta.

Ekimen hau azaroaren 10ean egiten da normalean, terrorismoaren biktima guztien omenaldia den Memoriaren egunean, baina aurten hauteskunde orokorrekin kointziditzen zuenez abendura atzeratu behar izan da.

2019/12/10-an argitaratua