Donostia International Physics Center zabaltzeko izapideak hasi dira

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Aiete Kultur Elkartea, Parkeak eta zoladurak berritzea, Eskailerak birgaitzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa




Donostiako Udalak hasierako onarpena eman dio Donostia International Physics Center-en Hiri Antolamenduko Plan Bereziari, Berio auzoko lurzati batean eraikiko dena.

Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, DIPC "gure bikaintasunaren ikurra da nazioarteko ikerketa zientifikoari dagokionez. Donostia nazioartean erreferentziazko hiria da ikerketaren esparruan, eta hori horrelako zentroei esker da, zientzia eta teknologiako hirien sareen munduko mapan jartzen gaituztelako ".

Obra Udalak aldez aurretik lagatako lursail batean egingo da, gaur egun aparkaleku gisa okupatuta dagoena, DIPC gunearen barruan. Eraikuntza berriak ez ditu ordezkatuko BERC bikaintasuneko ikerketa zentro horrek gaur egun dituenak; aitzitik, DIPCa dagoen gune berean gehituko zaie, haren jarduera zabaltzeko eta osatzeko helburuarekin.

Aiete Kultur Elkartea

Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Aieteko pasealekuko 124. zenbakian dagoen kirol pistaren estalkia eraikitzeko eta Aiete Kultur Elkartea birgaitzeko Plan Bereziari.

Donostiako Udalak sustatuta, Plan Bereziaren xedea honako hau da: 1.100 m2 inguruko kirol pista baten kanpoko estalkia egiteko antolamendu xehatua zehaztea, eta horren barruan dagoen kultura eta kirol elkartea berreraikitzea. Horrek 200 m2 inguru ditu, eta bertan txokoa eta sukaldea jarriko dira, kirol-pista osatuko duten aldagelen alboan.

Parkeak eta zoladurak berritzea

Tokiko Gobernu Batzarrak bost haur parkeren ordezkapena eta berriztapena kontratatzeko espedientea onartu du, guztira 200.000 euroko aurrekontuarekin eta 16 asteko exekuzio epearekin lote bakoitzeko.

Hauek dira berritu beharreko parkeak:
    1. lotea: Bernart Etxepare Plaza (62.000 euro)
    2. lotea: Matigoxotegi (31.500 euro)
    3. lotea: Ander Arzelus Luzear Plaza (41.500 euro)
    4. lotea: Larratxo Parkea (47.500 euro)
    5. lotea: Zarautz kalea 79-81 (17.500 euro)

Hiriko hainbat eremutan segurtasun zoladurak berritzeko proiektuan jasotako obrak kontratatzeko espedientea ere onartu da. Helburua da gaur egun dituzten segurtasun azalerak berritzea eta erabilera seguruko baldintzak, funtzionaltasuna eta estetika orokorra bermatzea. Kontratuak 99.413 euroko lizitazio aurrekontua du, eta 8 asteko egikaritze epea bi loteetako bakoitzerako:
    1. lotea: 49.364 euro
    - Morlans
    - Bascongada
    - Tokieder
    - Madinabeitia doktorea

    • 2. lotea: 50.049 euro
    - Indianoene
    - Konporta plaza
    - Herrera 82-84
    - Molinao 80-82

Eskailerak birgaitzea

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Urbycolan, S.L. enpresari esleitzea Txirrita Bertsolariaren inguruan (Jolastokieta) eskailerak birgaitzeko proiektuaren exekuzio-lanen kontratua, 85.326 euroko aurrekontuarekin eta bi hilabeteko epearekin.

2023/08/29-an argitaratua