Errondon aparkatzeko baimena egoiliarrentzat

Topoaren obrengatik, irailaren 16ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Topoaren obrak Errondo pasealekuan Azpeitia kalearen eta Familia Santua kalearen artean sortzen zuen aparkaleku-zuzkidurari eragiten zionez eta aparkalekuaren okupazioa luzatu egin denez, hurrengoa baimenduko da: 1-2 TAO sektoreko egoiliarrentzat aparkatzeko baimena duten ibilgailu guztiei 1-4, 1-5 eta 5-1 eremu arautuko sektoreetan libreki aparkatzeko 2024ko martxoaren 4tik urte bereko irailaren 16ra arte, honako baldintza hauetan:

  • Doan aparkatu ahal izango dute erreserbatu gabeko plaza arautuetan eta egun horietan aukeratzen duten sektorean bizi direnentzat erreserbatutako plazetan, sektore horretako TAO ezaugarria duten ibilgailu-jabeen baldintza beretan

  • Ordainduta aparkatu ahal izango dute nahitaez ordaindu beharreko guneetan (15 guneak), araupeko ordutegiaren barruan, kale hauetan:

        • 1-1 sektorea: Salamanka pasealekua
        • 1-2 sektorea: (erdialdea) Urbieta, Hondarribia, Bergara, Arrasate eta Zaragoza plaza
        • 2-1 sektorea (Gros) Sekundino Esnaola, Galtzada Nagusia, Euskal Herria plaza
        • 2-3 sektorea: Mandasko Dukearen pasealekua, Egia, Karmengo Ama, Ametzagaina eta Iruresoro
        • 4-1 sektorea: (Antiguo) Matia, Ondarbide, Sukia
        • 4-4 sektorea: Benta Berri plaza, Karmelo Etxegarai, Resurrección Maria de Azkue eta Jose Maria Sert.
        • 4-7 sektorea: Orixe pasealekua, Xabier Lizardi, Balentegi eta Errotaburu pasealekua.
        • 5-1 sektorea: Javier Barkaiztegi, Katalina Erauso, Amezketak, Podabines, Isabel II etorbidea eta Irun plaza
        • 5-3 sektorea: Aralar Mendilerroa

2024/03/12-an argitaratua