Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak
Zurriolako zubiaren berrantolaketa, haurrentzako parkeen zoladurak berritzea eta Sagastieder parkeko estlakia
Zurriolako zubia
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Zurriolako zubia berrantolatzeko egikaritze proiektua, 233.386 euroko aurrekontuarekin eta 3 hilabeteko egikaritze epearekin.
Donostiako Udalak aspalditik antzeman du Zurriolako zubiaren baldintzak hobetzeko behara; zehazki, espaloi erabilienari dagokionez, hau da, iparraldeko espaloiari dagokionez, oinezkoen eta txirrindularien kontzentrazio handia antzematen baita bertan.
Era berean, zubiaren inguruko oinezkoentzako eta bizikletentzako multzoan jarduketa integrala egin behar dela ikusi da, Gros ingurutik, zubitik bertatik eta Erregina Eregeordearen kalearen ingurutik.
Berrantolaketa horretarako jarduketak bi fasetan egingo dira:
- Lehenengo jarduketak zubiaren iparraldeko espaloia handitzeko beharra jasotzen du, eta horrek zubiaren zabaleraren espazioaren banaketa aldatzea dakar, bidegorria haren ondora eramanez eta zirkulazio-errei bat kenduz.
- Bigarren jarduketak (proiektu honetan sartu ez dena) espaloi horren zabalera handitu dela kontuan hartzen du, eta espazioa berrantolatu nahi du, bidegorria zubiaren hegoaldera mugituz, hasieratik, ekialdetik, hegoaldera ere pasatzeko, Erregina Erregeordearen kalean, lorategien eta dagoen iturriaren ondoan; horrela, kale horren iparraldeko espaloia ere zabalduko da.
Haur-parkeak
Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko bost haur-parketan segurtasun-zoladurak berritzeko proiektuan jasotako obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Aurrekontua, guztira, 141.112 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 16 astekoa.
Helburua da gaur egun haur-parkeek hartzen dituzten segurtasun-azalerak berritzea eta erabilera seguruaren baldintzak, funtzionaltasuna eta estetika orokorra bermatzea. Berrikuntza parke hauetan egingo da:
• Sagastieder
• Elizasu
• Casanao
• Juan Karlos Gerra
• Araba Parkea (Txikien gunea)
Sagastieder parkea
Tokiko Gobernu Batzarrak Sagastieder parkea estaltzeko proiektua onartu du, 167.164 euroko aurrekontuarekin. Proiektuaren helburua 140 m²-ko ehun-estalkia eraikitzea da, 120 m²-ko azalera babestuko duen jolasgunea estaltzeko. Estalkiak ETFE materialekoak dira, eta metalezko lau arkupek osatzen dute. Arkupe horiek bi eskala dituzte: bata txikiagoa da, eraikinen ataripearekin alderatuta, eta bestea altuagoa, parkerantz eta zuhaitzetarantz.
2025/08/05-an argitaratua