San Sebastian Circuit Spirit auto klasikoen rally-aren bigarren edizioa

Proba larunbatean, hilaren 26an, egingo da. Donostiatik aterako da eta Gipuzkoako hainbat herri zeharkatuko ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Bigarren urtez San Sebastian Circuit Spirit auto klasikoen lasterketa ekarriko du Donostiara eta, horrenbestez gogora ekarriko ditu Donostiako Automobil-zirkuituan - edo Lasartekoa, izan ere hala deitzen ohi zitzaion - izan ziren lasterketa arrakastatsu haien espiritua.

Donostiako zinegotzi Maije Zelaiak, eta Jose Luis Velez eta Agustin Garcia antolatzaileek probaren berri eman dute gaur goizean. Proba maiatzaren 26an, larunbatean, egingo da, Donostiatik aterako da eta Gipuzkoako hainbat herri zeharkatuko ditu.

Antolatzaileek azaldu dutenez, goizeko 9etatik aurrera Donostian autoak ikusteko aukera egongo da. Irteera 10:30ean izango da eta, guztira, 85 autok parte hartuko dute. Horietako asko Frantziatik etorriko dira (36), eta ikusi ahal izango diren autoen artean, Porche-ak, Ferrari-ak, Maserati-ak edota Citroen, BMW, Audi edo Renault markako klasikoak daude.

Maije Zelaiak honakoa adierazi du: "Iaz rallyak arrakasta handia izan zuen, eta aurten ziur prestatu dituzten ekimen guztiak horrelakoak izango direla ere". Horrenbestez, donostiarrei dei egin die probaren irteera eta helmuga ikustera hurbiltzeko, izan ere, ikusgarria da.

2018/05/23-an argitaratua