San Telmok Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du

Erakusketa iraunkorra ikusteko doako APP bat aurkeztu da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta aurtengo leloa Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrimajinatzea da. Helburua da museoek Covid-19aren aurrean berreskurapenaren bultzatzaile gisa duten eginkizuna aldarrikatzea eta museoek gure gizarteetan duten etorkizuna berrirudikatzea.

Hain zuzen ere pandemiaren ondorioz sortutako baliabide berri bat erabiltzeko aukera izango dute bisitariek egunotan: erakusketa iraunkorraren APPa.Ibilbide luzeak bisitaria erakusketa iraunkorrean sakonki murgiltzen du bi ordu inguruko iraupena duen proposamenarekin, eta ibilbide laburrak, ordubete inguruko iraupenarekin, ikuspegi orokorragoa ematen du. Doakoa da aplikazioa jaistea eta erabiltzea, eta lau hizkuntzatan dago eskuragarri: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta inglesez.

Museoen Nazioarteko Eguna


Museoak ekitaldi bereziak antolatu ditu Museoen Eguna ospatzeko. Maiatzaren 18an (asteartea), 22an (larunbata) eta 23an (igandea) sarrera doakoa izango da guztientzat.
  • Egun horietan Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea erakusketa ikusteko azken aukera izango da, hilaren 23an bukatuko da eta.
  • Era berean, museoko erakusketa iraunkorrean berritasunak ikusteko aukera izango da, besteak beste, “Euskal Artearen 100 urte” aretoan txertatutako piezak: Jorge Oteizaren Pietaterako estudioa, Néstor Basterretxearen 7 pintura eta Mari Paz Jiménezen “Bi belaunaulki” obra.
  • Bestalde, San Telmo musikaz beteko da egitarau zabalari esker
  • Gainera, familientzako ikuskizun bat ere izango da.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira eta edukiera mugatua izango dute. Museoaren webgunearen bidez lekua erreserbatu beharko da; hori egiteko epea zabalik dago.

2021/05/14-an argitaratua