Hiriko gobernua osatuko duten ordezkaritzen akordioa onartu dute

Batzordeak astelehenean osatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako Udaleko gobernu taldea osatuko duten ordezkaritzei buruzko akordioa onartu du gaur.

Iragan maiatzako hauteskundeen ondoren eratutako Udala osatu eta gero egin den lehen bileran, Tokiko Gobernu Batzordeak, Eneko Goia alkatea buru, zinegotzi delegatuen izendapen ofíziala onartu du.

Hala, Gobernu talde berriak honako ardura-banaketa izango du:
  • Nekane Arzallus (Hirigintza Jasangarria eta Etxebizitza)
  • Juanra Viles (Lehendakaritza eta Gobernantza)
  • Jaime Domínguez-Macaya (Ogasuna eta Finantzak)
  • Pilar Arana ( Mugikortasuna eta Garraioa)
  • n Insausti (Kultura eta Euskara)
  • Martín Ibabe (Hiri Segurtasuna, Babes Zibila eta Kirola)
  • Aitziber San Roman (Gizartekintza)
  • Ernesto Gasco (Garapen Ekonomikoa, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoa)
  • Marisol Garmendia (Gune Publikoak eta Hiri Proiektuak)
  • Enrique Ramos (Ekologia)
  • Duñike Agirrezabalaga (Berdintasuna, Elkartasuna, Eskubide Zibilak, Hekuntza eta Gazteria)

Gainera, beste bi zinegotzi atxikiak izango dira: lehena, Auzo eta Proiektu Transbersalak bere gain hartuko dituena (Lehendakaritza eta Gobernantza barruan), Mariaje Idoetak zuzenduko du; bigarrena, Bide Publikoena (Gune Publikoak eta Hiri Proiektuen barruan), Miguel Angel Díaz-Bustosen ardurapean geratuko da.

Gainera, Proiektu Transbertsalen Koordinadore Ordezkariaren kargua onartu da, oraindik ere arduradunik gabe.

Batzordeak, astelehenean


Bestalde, datorren astelehenean eratuko dira Legealdi berrirako Udalbatzako Batzordeak eta Batzorde Bereziak.

9:00etatik aurrera batzorde orokorretako presidente eta presidente ordeak aukeratuko dira: Ogasuna, Gune Publikoa, Hirigintza, Zerbitzu Orokorrak eta Pertsonen Zerbitzuak.

Gainera, batzorde bereziak ere eratuko dira: Kontratazio Kontrola, Diru Kontuak eta Iradokizun eta Erreklamazioak.

Azkenik, Giza Eskubideen batzorde ez iraunkorra eratuko da.

2019/06/21-an argitaratua