San Sebastian eguneko bandera igoera eta jaitsiera ikusteko izen-ematea

Bertan parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 4an amaituko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
San Sebastian egunean Konstituzio Plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoiak irekiko dira 50 donostiarrek (25 egun bakoitzeko eta bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango du) banderaren igoera eta jaitsiera bertatik ikusi ahal izateko.      

Lehengo urteetan egin izan den bezala, 50 donostiar horiek – hain zuzen ere, bi ekitaldi horiek beste lagun batekin bertatik ikusteko aukera izango duten donostiar horiek – zozketa publiko baten bidez erabakiko dira. Eta zozketa urtarrilaren 8an, asteartean, 18:00etan, Udalbatza aretoan egingo da.  

Bertan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 17an, astelehenean, hasiko da. Horretarako, interesa duten donostiarrek izena eman ahalko dute Udalinfo-n (bai bulegoetan bai 010 telefono zenbakian) eta Donostiako Udalaren web atarian (www.donostia.eus) urtarrilaren 4ra arte.    

Zozketarako baldintzak  



Zozketan parte hartzeko baldintzak segidakoak dira: adinez nagusi izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Gainera, sarituek ezingo dute igoera eta jaitsieraren artean aukeratu, baizik eta, zozketan ateratzen diren lehendabiziko 25 zenbakiek banderaren igoera ikusiko dute – eta bakoitzak 16 urte baino gehiagoko lagun bat gonbidatu ahal izango du – eta gainerakoek banderaren jaitsiera.      

Zozketan sarituak suertatzen direnek urtarrilaren 14an jasoko dituzte gonbidapenak. Eta gonbidapena jasotzeko NAN-a eskatuko da.  

Haur danborrada  

     

Era berean, 18 donostiarrek – 36 guztira, izan ere, bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango du eta kasu honetan ez dago gutxieneko adinik – urtarrilaren 20ko haur danborrada Udalaren balkoitik ikusi ahal izango dute. Baldintzak (adinez nagusi izatea eta Donostian erroldatuta egotea) eta zozketan parte hartzeko izena emateko epea (abenduaren 18tik urtarrilaren 5 arte) banderaren igoera eta jaitsiera ekitaldietarako berdinak dira, eta zozketa ere egun berean egingo da (urtarrilaren 8an Udalbatza aretoan).    
Izen-emateak:    




 

2019/01/07-an argitaratua