Martxan da Kontadores Zentroa!

Donostiako Gazte fabrikak ikasturterako programa zabal batekin ireki ditu ateak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Irailaren 12an, Bidebietako Kontadores Gazte Zentroak ateak ireki zituen, Donostiar gazteentzat egokituriko aisialdirako eskaintza zabalarekin.

Astelehenetik ostiralera, 17:30tatik 20:30tara, eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara, egongo da zabalik fabrika gaztea, aisialdiaz eta kulturaz lagunartean gozatzeko espazioa.

Eskaintza zabala

Aurreko urteetan bezala, Kontadores Zentroak zerbitzu ezberdinak eskainiko ditu, publiko zabal eta anitzera egokituak:

  • Laborategiak: gazteei eskainitako tailer eta jarduerak dira; helburu nagusia da askotariko diziplina artistiko eta kulturalak sustatzea, gazteen interesak zein zaletasunak oinarri harturik.

  • Gelak: Sorkuntza proiektuak aurrera eramateko, espazioak, materiala eta erremintak eskainiko ditu Kontadoresek.

  • Eszena: Arte Biziekin erlazionaturiko lanak erakusteko eta elkartrukatzeko espazioa. Era guztietako proposamenak ongietorriak izango dira.

Donostiako udaleko Gazteriatik

Kontadores egitasmoa Donostiako Udaleko Gazteriatik sustatu eta kudeaturiko proiektua da, 18-30 arteko gazteei zuzendurikoa. Gazteriak haur eta gazteen aisialdi, informazio eta hezkuntza zerbitzuak eskaini, zein eta euren ongizatea bermatzeko lan egiten du; horretarako, adin ezberdinetara egokituriko espazioak eskaintzen ditu auzo ezberdinetan: Haurtxokoak, Gaztelekuak, Kontadores eta Etxarriene, hain zuzen ere.

2017/09/13-an argitaratua