Eraso matxisten aurkako Donostiako 2019ko kanpaina

“BAIetzik gabe EZETZA DA!”

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak kanpaina bat prestatu du festa egunetan zoritxarrez gehiago izan ohi diren eraso matxistei aurrea hartzeko eta aurre egiteko.

Hiriko alkate Eneko Goiak aurkeztu du kanpaina, Berdintasun eta Solidariotasun arloko zinegotzi Duñike Agirrezabalagarekin batera, eta mezu hau azpimarratu da berriro: “Baietzik gabe Ezetza da! Si no hay sí ¡es No!". Eneko Goiak aipatu du "penagarria izan arren, honelako kanpainak beharrezkoak dira oraindik", eta, beraz, azaldu du Udalak "behar den guztietan" errepikatuko duela "sentsibilizazio eta kontzientziazio lanarekin jarraitzeko".

Kanpaina Donostiako Udaleko Berdintasun Departamenduak egin du eta iazkoaren ildo beretik egin da. "Adostasun esplizituaren gaian eragiteko oro har gizartearen eta bereziki emakumeen eskaerari erantzun nahi diogu, 2016ko San Fermin jaietan Iruñean gertatutako talde bortxaketaren sententziaren ondorioetako bati", adierazi du Duñike Agirrezabalagak.

Berdintasun politiken ildo estrategikoetako bat indarkeria matxistaren prebentzioa da, arreta hobetzearekin batera. Gainera, emakume biktimei arreta eskaintzeko baliabideak hobetu, puntu kritikoak kendu eta prebentzioan eraginkorragoak diren kanpaina garatu nahi dira, neskak eta emakumeak ahalduntzearen bitartez

Erlazionatutako dokumentuak

2019/07/12-an argitaratua