Asteburu honetan hartuko diren garraio eta trafiko neurriak

Manifestazio batek, larunbatean, eta lasterketa batek, igandean, aldaketak eragingo dituzte hiriaren ohiko funtzionamenduan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Larunbaterako deitutako manifestazio batek eta, bestalde, hainbat kirol ekitaldik aldaketak eragingo dituzte hiriko ohiko trafikoan, bai ibilgailuenean, bai garraio publikoan bai eta oinezkoen trafikoan ere.      

Zehazki, larunbat arratsaldean, manifestazio bat egongo da, igande goizean 15 Km Oinezko Lasterketa eta eguerdian, Realaren partida Anoetan. Hori dela eta, ezinbestekoa da hiriko hainbat puntutan trafiko-neurri bereziak hartzea.  

Udalak herritarrei eskatu nahi die egun hauetan garraio publikoa erabil dezatela, ahal den neurrian ibilgailu pribatua saihestea eta oinez joatea.      


Urriak 19, larunbata

     

Manifestazioa 17:30ean hasiko da Antiguako tunelean eta 20:00ak aldera Boulevard zumardiko kioskoan amaituko da.      

Ibilbidea honako hau izango da: Antiguako tunela, Kontxa pasealekua, San Martin kalea, Foru pasealekua, Argentinako Errepublikaren pasealekua, Erregina Erregeordearen kalea eta Boulevard zumardia.      

Manifestaldiak irauten duen bitartean, kale horiek trafikorako itxita egongo dira. Martxa pasa ahala kaleak ireki egingo dira.    

Aldirietako aparkalekuak      
Hiriaren kanpoaldean kokatuak dauden aparkalekuak dira. Parking hauek doakoak edo oso merkeak izaten dira eta hiriaren erdialdera hurbiltzeko autobusak dituzu http://ow.ly/2hZR304IEl7
     

Urriak 20, igandea

     

Oinezko Lasterketa Klasikoa normaltasunez egiten dela bermatzeko eta babesteko, urriaren 20an trafiko neurri bereziak ezarriko dira, eta eragina izango dute hiriko alde zabal batean, 9:30etik 13:00ak arte.  

Ibilbidea Madril hiribidean hasiko da eta Amara, Erdialdea, Gros eta Antiguako kale nagusiak zeharkatu ondoren Anoetako Miniestadioan amaituko da. 8:00etatik 11:00etara Madril hiribidea itxita egongo da, Aita Donostia Plazatik Eustasio Amilibia kaleraino doan tartean.      

Aipatutako auzo horietako herritarrek ibilgailua erabili behar izanez gero, Mugikortasun Agenteen eta lasterketa-antolatzaileen jarraibideak bete beharko dituzte lasterketak hartzen dituen kaleen ingurutik irten ahal izateko.

Antiguako eta Mirakontxako auzokideek errazago izango dute Pio Baroja, Lugaritz eta Aiete pasealekuetatik jotzea.  

Boulevard zumardia 11:30 inguru arte trafikoarentzat itxita egongo da.      

Aholku orokor moduan, ez da gomendatzen ibilgailu partikularrekin Erdialdetik, Grosetik eta Amaratik ibiltzea. Alderdi horietako sarbideak Mugikortasun Agenteek eta antolakuntzako kideek zainduko dituzte.

Auzo bakoitzetik lasterketa pasa ahala, trafikoa berrezarriko da, eta hiriak normaltasuna berreskuratuko du 13:00ak aldera      

Dbus

     

Asteburu honetan Dbus autobus linea batzuetan aldaketak egongo dira.

Bestalde, igandeko lasterketak eragingo dituen ibilbide aldaketak direla eta, goizean 16, 19, 23, 32 eta 36 autobus zerbitzuak dohainik izango dira.      

Dbusen aldaketak urriaren 19rako
     
Dbusen aldaketak urriaren 20rako
     

beste autobus zerbitzuak

2019/10/18-an argitaratua