Haurtxokoak eta Gaztelekuak Irailaren 10ean zabalduko dira

COVID 19ak eragindako egoeraren segurtasun neurriak bermatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Haurtxokoak


Haurtxokoak, irailaren 10ean, ostiralean irekiko dira. Haurtxokoen ordutegia:
Asteartetik ostegunera eta larunbatak: 17:00-19:15
Ostiralak: 17:00-19:45

Arratsalde guztian zehar txanda bakarra izango dugu, baina sartzeko eta irtetzeko momentu zehatzak egongo dira.
Sartzeko: egunero 17:00-17:30 bitartean.
Irtetzeko:
Asteartea, asteazkena, osteguna, larunbata: 18:30etan edo 19:15ean
Ostirala: 19:00etan edo 19:45ean

Arratsaldero hezitzaile bakoitzeko 10 haur egongo dira gehienez.

Haurtxokora joan ahal izateko hitzordua eskatu beharko da e-mailez haurtxoko bakoitzera idatziz.

Antiguako Haurtxokoaren kasuan, irailaren 11n irekiko da.
Ordutegia 16:00-18:00 izango da.
Sartzeko momentua: 16:00-16:30 bitartean eta irtetzeko 18:00etan
10eko taldeak osatuko dira.
Hitzordua eskatu beharko da ere; erreserba egiteko larunbat horretako astean bertan emaila bidali beharko da, astelehenetik ostiralera (12.00ak arte).

Gaztelekuak



Gaztelekuak ere zabalik izango dira irailaren 10etik aurrera ordutegi hauetan:

Aiete, Altza, Amara, Antigua, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene
Asteartetik Ostiralera: 17:30-20:00
Larunbata: 17:30-20:30

Aiete
Asteartetik Ostiralera: 17:00-20:30
Larunbata: 16:30-20:00

Antigua
Larunbata: 18:30-21:00

Gaztelekuen kasuan, bi TXANDA DESBERDINETAN egoteko aukera izango dute gazteek. Parte hartzeko ere aurretik hitzordua gorde beharko da posta elektronikoz edo telefonoz. Eta taldeak osatu gabe egongo balira mementoan bete daitezke.

ETXARRIENE
Astelehenetik larunbatera: 16:30-20:00

ADINAri dagokionean, gogoratu Haurtxokoetan HH5-LH5 ikasturteetan dauden haurrek parte hartu dezaketela, 2011 eta 2016 urteen artean jaiotakoak alegia.
Eta Gaztelekuetan berriz LH6tik aurrerako nerabeek; hau da, 2004 eta 2010 urteen artean jaiotakoak.

Kontuan izan parte hartzeko Haurtxokoetako edota Gaztelekuetako BAZKIDE FITXA bete behar dela eta dagokion Haurtxoko/Gaztelekuan entregatuta izan behar dela

RATIOEI dagokienez, hezitzaile bakoitza 10 haur/nerabeekin egongo da.


Azkenik, eta SEGURTASUNA bermatzeko honako NEURRI hauek beteko dira bai Haurtxokotan eta baita Gaztelekutan ere:
• Musukoaren erabilera nahitaezkoa izango da.
• Sartu eta irteterakoan eskuak garbituko dira gel hidroalkoholikoa erabiliz.
Ahaztu gabe Haurtxokora haurrak bakarrik sartuko direla eta guraso eta senitartekoek kanpoan itxaron beharko dutela.

Informazio gehiago lortu nahi baduzu dagokion Haurtxoko/Gaztelekura jo dezakezu.

HaurtxokoakGaztelekuak
Haurtxoko Aiete
Tel. 943 483822
Email: haurtxokoa_aiete@donostia.eus

Haurtxoko Altza
Tel. 943 48 10 34
Email: haurtxokoa_altza@donostia.eus

Haurtxoko Amara
Tel. 943 48 19 44
Email: haurtxokoa_amara@donostia.eus

Haurtxoko Antigua
Tel. 628 705571
Email:haurtxokoa_antigua@donostia.eus

Haurtxoko Bidebieta
Tel. 943 390 005
Email:haurtxokoa_bidebieta@donostia.eus

Haurtxoko Egia
Tel. 943 48 28 28
Email:haurtxokoa_egia@donostia.eus

Haurtxoko Gros
Tel. 943 321217
Email:haurtxokoa_gros@donostia.eus

Haurtxoko Intxaurrondo
Tel. 943 48 34 88
Email: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus
Haurtxoko Martutene
Tel. 943 48 33 66
Email: haurtxokoa_martutene@donostia.eus
Gazteleku Aiete
Tel. 943 48 38 22
Email: gaztelekua_aiete@donostia.eus

Gazteleku Altza
Tel. 943 48 14 90
Email:gaztelekua_altza@donostia.eus

Gazteleku Amara
Tel. 943 48 15 85
Email: gaztelekua_amara@donostia.eus


Gazteleku Antigua
Tel. 628 705571
Email: gaztelekua_antigua@donostia.eus

Gazteleku Bidebieta
Tel. 943 48 34 75
Email: gaztelekua_bidebieta@donostia.eus

Gazteleku Egia
Tel. 943 29 80 31
Email: gaztelekua_egia@donostia.eus

Gazteleku Gros
Tel. 943 29 1241
Email: gaztelekua_gros@donostia.eus

Gazteleku Intxaurrondo
Tel. 943 48 34 88
Email: gaztelekua_intxaurrondo@donostia.eus

Gazteleku Martutene
Tel. 943 46 64 92
Email: gaztelekua_martutene@donostia.eus

2021/09/08-an argitaratua