Kontxako baranda-zatiak hilaren 28an hasiko dira entregatzen

Entregatzeko epeak, hasiera batean, behintzat, martxoaren 8ra arte iraungo du. Jasotzeko, hitzordua eskatu beharko da Udalinfo bulegoetan, 010 telefonora edo 94348100 telefonora deituta.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Otsailaren 28tik aurrera (osteguna), uztailean zozketatutako Kontxako barandaren 225 zatiak entregatuko dira. Entregatzeko epeak, hasiera batean, behintzat, martxoaren 8ra arte iraungo du. Jasotzeko, hitzordua eskatu beharko da Udalinfo bulegoetan, 010 telefonora edo 94348100 telefonora deituta.

Zehaztutako egunean eta orduan, Errekatxulo kaleko 4an dauden udal biltegietan jaso ahal izango dira baranda-zatiak. Horretarako, esleipendunak NANaren bidez eta etxean jaso duen bolantearen bidez egiaztatu beharko du bere nortasuna. Gainera, 145 euro ordaindu dituela egiaztatzen duen agiria ere aurkeztu beharko du. Beste pertsona bat joaten bada modulua jasotzera, esleipendunari bidali zaion bolantean bere nortasuna eta biltzeko baimena duela egiaztatu beharko du.

Gogoratu modulu bakoitzak 50 kilo pisatzen dituela, eta, beraz, komeni dela bitarteko egokiak eramatea kargatu eta garraiatzeko.

2019/02/26-an argitaratua