Udalak dei egiten du balkoi guztiak hiriko banderarekin apaintzeko

Horretarako, 10.000 bandera banatuko ditu donostiarren artean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


San Sebastian eguna gerturatzen ari da eta, nahiz eta aurten Danborrada ez den ohi bezala ospatuko COVID-19 osasun-krisiaren eraginaatik, Donostiako Udalak hainbat ekintza prestatu du nahi duten donostiar guztiek San Sebastian eguna ospa dezalten segurtasuna eta parte-hartzea errespetatuz, eta beti, bide publikoan ekitaldirik egin gabe.

Donostiako alkate Eneko Gooiak eta Kultura zinegotzi Jon Insaustik San Sebastian egunaren harian egingo diren hainbat ekimen ezagutzera eman dituzte, eta honako deia egin diete donostiar guziei: “Nahiz eta aurten ezin izango dugun ohi bezla egun handi hau ospatu, hiriiko balkoiak Donostiako banderez apainduta egotea nahi dugu”.

Horretarako, Udalak donostiarren artean 10.000 Donostiako bandera banatuko ditu. Eta banaketa hori urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Udaletxean zein hiriko Kultur Etxeetan. Bertan, pertsona bakoitzak bandera bakarra hartu ahal izango du, banderak agortu arte.

Eneko Goia alkateak donostiar guztiak animatu ditu ekimen honetan parte hartzera eta honakoa esan du: “Helburua da, egungo egoera batera egoteko unean bilakatzea, gure izaera zein gure sentimenduak azaltzea eta donostiar-harrotasuna erakustea”.

Danborrada


Sarriegiren martxen doinurik ez da egongo kalean aurten, baina bai Donostiako etxe guztietan, azken egunetan Udalak prestatu duen grabaketari esker. Eta grabaketa hau urtarrilaren 19tik 20rako gauerdian emitituko da ETBn eta Udalaren hainbat kanalatan (donostia.eus eta danborrada.donostiakultura.eus).

Grabaketa egiteko Udalak 80 danborraden laguntza izan du (26 bandera igoerarako, 29 Haur Danborrada, eta 25 banderaren jeitsierarako). Era beran, parte hartu dute Juan Jose Oconek gidatutako Musika eta Dantza Eskolako Irakasleen Bandak, Donostiako Orfeoiak, Kresala Dantza Taldeak, Easo Abesbatzak eta Goizaldi Dantza taldeak.

Gainera, haurrek Haur Danborradako konpainia guztietako marrazkiak deskargatu ahal izango dituzte danborrada.donostiakultura.eus webgunean, koloreztatzeko eta hiriko banderarekin batea euren etxeetako balkoiak zein leihoak apaintzeko.

Udalak, halaber, Danborradako jantzien erakusketa antolatu du. Eta horretarako, hiriko Danborradek 86 jantzi utzi dizkiote (55 helduen danborradakoak eta 31 haur danborradakoak). Jantzi horiek hiriko auzo ezberdinetako hainbat dendatan egongo dira ikusgai.

Txistularien Udal Banda


Ohiturari jarraituz, San Sebastian egunaren aurreko igandean – urtarrilaren 17an 12:30ean – Txistularien Udal Bandak kontzertu berezia egingo du. Aurten Santa Maria Baselizan izango da. Edukiera 200 pertsonatara mugatuta egongo da eta, beraz, kontzertua ikusteko gonbidapena eskatu beharko da danborrada.donostiakultura.eus web atarian.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/13-an argitaratua