Hotz aurreikuspen egunetan etxegabeei larrialdi-arreta egiteko protokoloa aktibatuta

Protokoloak gaur hasi eta 2018ko apirilaren 1 arte iraungo du, eta baldin eta kostaldean izotz eta eguraldi okerreko aurreikuspena badago, gaua emateko plaza kopurua handituko da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Muturreko hotz aurreikuspen egunetan etxegabeei larrialdi-arreta egiteko protokoloa aktibatu du. Eta protokolo honek gaur hasi eta 2018ko apirilaren 1 arte iraungo du. Epe horretan, baldin eta kostaldean izotz eta eguraldi okerreko aurreikuspena badago, urte osoan zehar Udalak eskaintzen dituen gaua emateko plaza kopurua handituko da.

Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek honakoa azaldu du: "Urte osoan zehar Abegi Etxeak eta Gaueko Aterpeak 80 plaza eskaintzen dituzte, hain zuzen ere, sarrera protokolo batzuekin araututako 80 plaza. Hortaz, negurako prestatutako protokolo honek bi zerbitzu horiei Ate Irekien Zerbitzua gehitzen dio. Eta zerbitzu hau martxan jartzen da baldin eta eguraldi okerra eta kostaldean izotz arriskuaren aurreikuspena badago".

Horrenbestez, Abegi Etxean eta Gaueko Aterpean dauden 80 plaza horiek handitu egiten dira. Eta, horretarako, Abegi Etxean bi gela egokitzen dira eta, bertan, beste 40 ohe jartzen dira kalean lo egiten duten pertsonak hartzeko.

Protokolo honek hainbat udal departamenturen arteko elkarlana eskatzen du, besteak beste, Gizarte Ekintza, Udaltzaingoa eta Babes zibila. SOS Deiak, Osakidetzak eta kalean bizi diren pertsonekin lan egiten duten hainbat elkartek ere protokolo honetan parte hartzen dute. Beraz, baldin eta kostaldean izotz arrisku aurreikuspena badago, etxegabeei Ate Irekien Zerbitzuaren irekiko dela aditzera ematen diete. Zerbitzu honetan Gizarte Ekintza departamentuko langileek edari beroa ematen diete eta, behar izanez gero, arropa ere ematen diete.

Gainera, egun horietan baldin eta kalean etxegabeko pertsonak topatzen badira eta dauden zerbitzuak ez badituzte erabili nahi, Udaltzaingoak egoeraren hasierako balorazioa egingo du eta, baldin eta pertsona horren edo horien bizitzarako arriskua dagoela ikusten badute, Osakidetzako larrialdi zerbitzuei abisua pasako diete mediku batekin egoera konfirmatzeko eta, hala bada, Ate Irekiko Zerbitzura eramango dute.

Iaz, protokoloa 2016ko azaroaren 15etik 2017ko apirilaren 1 arte martxan egon zen. Epe horretan, Ate Irekien Zerbitzuak 7 egunetan zabaldu zituen ateak eta ia 100 pertsonek erabili zuten zerbitzua. 2016ko urrian Euskal Autonomia Erkidegoan egindako kalean bizi diren pertsonen kontaketa egin zen eta Donostian 44 pertsona aurkitu zituzten.

2017/11/15-an argitaratua