Emakumeen Etxeak urtarriletik aurrerako ikastaro eskaintza berria plazaratu du

Plazak eskaintzen dira ikastaro berrietan eta jarraitzen duten beste batzuetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Emakumeen Etxeak urtarrileko ikastaro eskaintza plazaratu du. Ikastaro berriak eskeiniko dira, tartean "Musika eta ahalduntzea", Olatz Salvadorren eskutik, eta "Ekintzarako motibazioa", Nerea Redondoren eskutik.

Badira ere nahiz eta iazko urrian hasi, plazak atera dituzten ikastaroak: adibidez "Irakurle eskola feminista", Iratxe Retolazaren eskutik, edo "Klown", eta "Batukada", jada klasiko bilakatu direnak.

Ikastaroen inguruko informazio zabala eskuorrian dago, eta izena emateko Emakumeen Etxera jo behar da 10:00etatik 21:00etara.

2019/01/11-an argitaratua