Otsailaren 18 eta 19ko arratsaldetan eta hilaren 20an, igandean, goizez
Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalari, larunbatean, hilak 19, 18:45etik aurrera Alde Zaharreko kaleetan desfilatuko dutenei, Zurriola Ikastolako konpartsa (ostirala 18, 15:00 - Gros) eta Txomingo Kaldereroen Konpartsa (larunbata 19, 18:00 - Txomin) batu zaizkie.
Aurten, gainera, 50 edizio bete dira, Kultur eta Turismo Ekintzetxeak, herri elkarte eta herritar talde baten laguntzarekin, Kaldereroen jaia berpizten lagundu zuenetik. Inauterien berri emateko, otsailaren lehen larunbatean egitea erabaki zen.
Efemeride hori ospatzeko, Erreginaren eta bere Damen irudiak 1972tik jaian parte hartzen duten tribuen arduradunek ordezkatuko dituzte.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/02/15-an argitaratua