Donostiako XVIII gizarte bateratzaile baten aldeko Kriskitin Lasterketa

Larunbatean, urriaren 19an, 12:00etan Zurriola pasealekuan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Datorren larunbatean, urriaren 19an, eguerdiko 12:00etan burutuko da behin berriz Donostian ONCEk antolatzen duen “Gizarte bateratzaile baten aldeko” Kriskitin Lasterketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udaletxearen, Eusko Jaurlaritzaren, Kutxa Fundazioaren eta Getariako Txakolinaren babesa jasoko duen froga herrikoia Zurriola pasealekuan barrena burutuko da, kilometro beteko ibilbidean, eta parte hartu nahi duen orok izena doan eman ahalko du bertan goizeko 10.00etatik aurrerantzean.

Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako Zinegotziak adierazi duenez “18 urtez ONCEk gizarte bateratzaileagoa egiteko aukera ematen digu eta hori biziki eskertzen
dugu Donostiako Udaletxetik. Izan ere, kriskitin lasterketan parte hartzeak ikusmen arazo larriak dituzten pertsonen larruan jarrarazten gaitu eta esperientzia hori guztiz baliagarria da pertsona hauek egunero dituzten zailtasun batzuk ezagutu eta sentitzeko; ezinbesteko ariketa herritarrengandik gertuen dagoen erakundeko ordezkarientzat, beraz. Eta, horrekin batera, kriskitin lasterketak erakusten digu zailtasun horiei egunero aurre egiten dieten pertsonak oztopo horiek gainditu ez ezik besteok gidatzeko gai ere badirela, eta horrek ere ez du preziorik”. San Romanek aldi berean ONCEri eskerra eman dizkio “zuen eskuzabaltasunagatik eta, batez ere, gizarte osoa gaituago egiteko aurrera eramaten duzuen lanagatik”.

2019ko Urrezko Kriskitina Ostadar Saiarre Kirol Elkarteak jasoko du


Behin lasterketa amaitu eta gero ONCEk aurtengo Urrezko Kriskitina Ostadar Saiarre Kirol Elkarteari emango dio, ONCEko web atarian egindako bozketan hiru hautagaien artean bozkatuena suertatu delako, kirol inklusiboaren alde egiten duen lanagatik, gizarteratzearen aldeko kirola egokituaren praktika sustatu eta hedatzeagatik, surf egokitua, atlestismoa edota boccia disziplinen alde eginez, besteak beste.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/10/16-an argitaratua