Kontxa inguruko hiru proiekturen lanak kontratatzeko espedientea onartuta

Gobernu Batzordearen beste erabakiak: Galtzadako konponketak, Arteleku plaza, Garberako biribilgunea, Cementos Rezola, Garraio publikoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du hasiera ematea Kontxa pasealekuaren inguruan garatuko diren hiru proiekturen lanak batera kontratatzeko espedienteari; hain zuzen ere, segidako proiektuen lanak egiteko: Bigarren Mendeurrenaren plazatik Errege Etxeraino Kontxako baranda aldatzeko proiektua, San Martin eta Zubieta kaleen norabidea aldatzeko proiektua, eta Kontxa pasealekuko bidegorriaren proiektua.

Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa esan du: “Nahiz eta hiru proiektuak independienteak diren, uste dugu garatzeko modurik egokiena esleipenera batera ateratzea dela, izan ere, kontuan izanda hiru proiektuak inguru berean egin behar direla, modu jarraian eta koordinatuan garatu ahal izango dira”.

Esleipenaren aurrekontua 3,1 milioi eurokoa da – 1.079.964 euro baranda aldatzeko, 1.190.538 euro San Martin eta Zubieta kaleen norabidea aldatzeko, eta 888.830 euro Kontxako bidegorriaren proiektua garatzeko – eta enpresa esleipendunak 9 hilabeteko epea izango du lan horiek egiteko.

Galtzadako konponketak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 2020 galzadako zoladuraren konponketa proiektuari dagozkion obrak kontratatzeko espedientea. Guztira aurreikusita dago hiriko auzo ezberdinetako 46 kaletako zoladura berritzea. Eta horretarako, Udalak 612.288 euroko inbertsioa egingo du.

Aurkezten diren enpresak eskaintzak egin ahal izago dituzte sorta bakoitza egiteko edota eskaintza bakarra bi sortetarako. Lehen sortan, Antiguo, Intxaurrondo, Añorga, Gros eta Amarako 10 kaletako galtzada-tarte osoak, eta Amara eta Martuteneko 4 kaletako zoladura zuloak konpoduko dira. Bestalde, bigarren sortan, Antiguo, Gros, Altza, Erdialdea, Egia eta Loiolako 14 kaletako galtzada-tarte osoak, eta Aiete, Altza, Antiguo, Gros, Ibatea eta Mirakruz-Bidebietako 18 kaletako zoladura zuloak konponduko dira.

Baldin eta enpresa esleipendunak ezberdinak izango balira, lehen sorta egingo lukeen enpresak 11 asteko epea izango luke lanak egiteko, eta aldiz, bigarren sorta egingo lukeen enpresak, 15 astetako epea. Erea berean, baldin eta enpresa bakarra esleipenduna izango balitz, bi sortetako lanak egiteko epea 19 astetakoa izango litzateke.

Arteleku plaza


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Txomineneako Arteleku Plazako proiektuan aurreikusitako lanak kontratatzeko espedientea. Proiektua Joaquim Mula Montsenyk idatzi du, 1,7 milioi euroko aurrekontua du, eta enpresa esleipendunak 5 hilabete eta erdiko epea izango du lan horiek egiteko.

Garberako biribilgunea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Garberako biribilgunearen inguruko bideak egokitzeko proiektuaren aldaketa. Proiektua SESTRA Arquitectura e Ingenieria enpresak idatzi zuen 2019an, eta aldatu egin da Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko zuzendaritzak eskatuta, suhiltzaileak GI-20-4 errepidera errazago sartzeko hainbat hobekuntza egiteko.

Hortaz, aldaketak proposatutako hobekuntza jasotzen du, izan ere, irteera bidearen handitzea, eta aipatutako errepiderako sarrera hobetzen da, beharra dagoen eremuetara Suhiltzaileen irteera erraztuz.

Proiektuak 252.156 euroko aurrekontua du eta 13 astetako egikaritze epea.

Cementos Rezola


Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Cementos Rezola hirigintza eremurako Xehetasun Azterketari.

Eta Xehetasun Azterketaren helburua da, hirigintza.eremuaren antolamendu xehatuaren zahaztpenak hormigoia egiteko fabrikazio-instalazio bat eraikitzeko egokitzea. Eta horretarako, aurreikusita dagoen eraikuntza berriaren gometria zehaztu egiten da, betiere, kontuan hartuta lursailean bertan eraikuntza berria egiteko behar diren azpiegitura guztiak daudela.

Garraio publikoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Gipuzkoako Lurralde Historikoko garraio publiko kolektiboan tarifak integratzeko sistemaren hitzarmena. Eta hitzarmen honek lau urteko iraupena izango du, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da.

2021/05/18-an argitaratua