2024 urteko dirulaguntzen deialdia irabazi asmorik gabeko entitateentzat

Eskaera epea martxoaren 2an hasi eta apirilaren 2an amaituko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gaur, martxoaren 1ean, argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Donostiako Udalaren irabazi asmorik gabeko entitateentzako 2024 urteko dirulaguntzen hainbat deialdi.

Hiriko elkarteek eta irabazi asmorik gabeko beste entitate pribatu batzuk egindako lana gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duen garrantziaz jabeturik, Udalak bere ataletako aurrekontuen baitan dirulaguntza jasotzeko aukera eskaintzen die egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko: izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute eta, kasu batzuetan, erakunde publikoek proposaturiko ekimenen osagarri ere izaten dira.
   

Genero ikuspegiarekin lotutako berrikuntzak



Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearekin bat eginez 2023ko oinarrietan neurri garrantzitsuak sartu ziren dirulaguntzen oinarrietan.

2024ko deialdirako Udalak gai honen inguruko alderdi batzuk egokitu nahi izan ditu, hiru helburu bete nahiean:
  • Elkarteen erabaki- eta erantzukizun-postuetan emakumeen presentzia areagotzea.
  • Elkarteen eskura tresnak jartzea berdintasuna lantzeko eta sustatzeko.
  • Proiektuetan genero-ikuspegia txertatzea.

Horregatik guztiagatik, helburu hauek lortzeko oinarri espezifiko guztietako irizpideak egokitu dira eta berdintasunarekin harremana duten neurri eta ekintzen balorazioa % 10era igo da (legez derrigorrezkoa den % 5etik gora). Genero ikuspegia txertatzen laguntzeko, gai horretan espezializatutako gidetarako estekak sartu dira.

Nabarmendu beharra dago balorazio-irizpideen artean, Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatutako "Genero-ikuspegia txertatzeko tresnak" ikastaroetako batean parte hartzeko konpromisoa baloratuko dela, elkarteei berdintasuna lantzeko eta sustatzeko tresnak eskuratzen laguntzeko. Horrela, eskabideak aurkezteko erabili beharreko formularioak berariazko atal bat jasoko du, eta bertan elkarteek urtean zehar antolatuko diren ikastaroetan parte hartzeko konpromisoa adierazi ahal izango dute.

Elkarteentzako 2024 urtean zehar antolatu diren ikastaroen informazio guztia www.donostia.eus/partaidetza/formazioa helbidean dago eskuragarri.

Aurrekontu partidak,oinarriak eta epeak



Atal bakoitzeko oinarriak eta diru partidak:

Gizarte Ekintza = 274.800 €
Herri Partaidetza = 70.374 €
Lankidetza = 1.533.111 €
Berdintasuna = 82.000 €
Gazteria = 68.000 €
Giza Eskubideak eta Memoria Historikoa = 50.240 €
Osasuna eta Ingurumena = 24.560 €
Euskara Zerbitzua = 60.260 €
Kultur Aniztasuna = 54.150 €

Eskaerak On Line bidez izapidetu beharko dira, Udalaren webguneko Bulego Birtualaren bidez martxoaren 2tik aurrera eta apirilak 2 bitarte.

Dirulaguntzen inguruko informazio guztia eta eskaerak egiteko estekak www.donostia.eus/dirulaguntzak web orrian daude jasota.



2023ko aurrekontuetan, deialdi honetarako jasotzen diren laguntzetarako Udalak izendatutako dirua 2.217.495€ da, aurreko urtean baino % 5,2 gehiago. Arloka, sail gehienek berdin eutsi diete zenbatekoei, Lankidetza eta Giza Eskubideak eta Memoria Historikoak izan ezik, lehenak 100.000 €tan handitu baitu aurrekontua eta bigarrenak 10.000 €tan. Bestalde, Euskarak zenbateko osoa mantendu duen arren, programen arteko kopuru banaketan aldaketak egin ditu.

Aurtengo deialdian dirulaguntzen lerro ezberdinak zuritzeko epea bateratu da, eta 2025eko urtarrilaren 31 ezarri da epe gisa guztientzat (deialdiaren ezaugarriak direla-eta justifikazio-prozesu zabalagoa behar duten Lankidetzako lerroak izan ezik, lerro horretako Oinarri Espezifikoetan zehazten den bezala).




2024/03/01-an argitaratua