Urtarrilak 20: San Sebastian Eguna

Trafiko mozketak, TAO, garraio publikoa,...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urtarrilaren 20an, San Sebastian Egunean, hiriko zirkulazioa moztuko da goizean, Haurren Danborrada dela eta, 10:30etik 14:30era. Arratsaldean, Helduen Danborradak direla eta, mozketa 16:30etik 20:30era izango da.

Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei ordu horietan ibilgailu pribatua ez erabiltzeagatik.

Hiriko zerbitzuak, garraioak, garbiketa lanak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Osakidetza, DYA eta abar indartuko dira festa giroa bermatzeko.

Konstituzio plazako Igoera eta Jaitsiera

Ezingo da sartu bizikletarik, patineterik edo tamainagatik edo formarengatik lesioak eragin ditzakeen bestelako elementurik Konstituzio plazako Igoera eta Jaitsiera ekitaldietan. Era berean, ezingo da inolako material piroteknikorik eraman edo erabili bertan.

Haur danborrada

Haur danborradak egiten duen ibilbidea dela-eta, hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztuta egongo da. Zehazki, urtarrilaren 20an, 10:00etatik 15:00ak arte. Boulevarda eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira; Argentina Errepublika kalea ohiko zentzuaren kontra jarriko da, eta kale horretatik bakarrik garraio publikoentzako izango da. Horretaz gain, Okendo, Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako, danborradan parte hartzen duten haurren autobusentzako ezik. Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainerako kaleak 10:30etik 14:30era itxiko dira (Hernani, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza).

Okendo kalean, Danborradan parte hartzen duten haurrak garraiatzen dituzten autobusak egongo dira.

Easo kaleko errei baten noranzkoa aldatuko da, mendebaldeko autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko. Autobus eta taxiak Easo kaleko bus-erreitik sartu ahal izango dira. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu herri garraioko ibilgailuetarako. Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik jarraituko dute, ohi bezala. Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik. Ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu Amaratik.

Helduen danborradak

Helduen Danborrada kopuru handia dela eta, urtarrilaren 20an, erdigunea itxita egongo da, 16:30etik 20:30ak arte. Alde Zaharraren eta Araba parkearen (Amara) arteko zatia itxiko da, Kontxako pasealekua Antiguako tunela igaro arte eta Zurriola etorbidea Lapurdi plazaraino (Gros), baita inguruko kale batzuk ere.

Ezin izango da auto partikularra erabili itxitako-eremuan, eta garraio publikoa ez da kale horietatik ibiliko ordu horietan.

Bermatuta egongo da beti Sorospen-Etxerako sarbidea eta larrialdi-ibilgailuen, osasun-ibilgailuen eta mugikortasun urriko pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuen joan-etorria.

Ibilgailuak Gernikako Arbolaren pasealekutik eta Santa Katalina zubitik Groserantz joan ahal izango dira.



TAO

Hiriko edozein sektoreko aparkaleku baimena duten egoiliarrek hirian araututako beste edozein sektoretan aparkatzeko aukera izango dute urtarrilaren 15etik, astelehenetik, urtarrilaren 22ra arte, hurrengo asteko astelehenera arte, biak barne, destinoko sektoreko TAO baimena dutenen baldintza berdinetan

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Garraio publikoa

Auzoetako danborradak eta jaiak direla eta, urtarrilaren 19an eta 20an geltoki eta ibilbide aldaketak egingo dira garraio publikoan: Dbus, Lurraldebus, Ekialdebus

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du urtarrilaren 19tik 20rako gauean.

RENFEk tren gehiago jarriko ditu ordutegia bereziarekin.

Zerbitzutik kanpo egongo dira Haur Danborradaren ibilbidean eta arratsaldeko itxieran dauden taxi-geltokiak.

Lurpeko aparkalekuen sarrerek eta irteerek aldaketak izango dituzte.

2024/01/16-an argitaratua