Eusko Jaurlaritzak Donostiako geltokiaren obrak lizitatu ditu, 97 milioi euroan

Atotxako geltokia eraberritzeko exekuzio epea 42 hilabetekoa da, eta 2023an bukatuko dira lanak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarearen bidez, Donostiako abiadura handiko geltokiaren obren lizitazioa martxan ipini du. Lanek 97 milioi euroko aurrekontua dute (BEZa barne), eta 42 hilabeteko exekuzio-epea; beraz, 2023an bukatuko dira lanak. Dena den, inbertsio osoa 101,5 milioi eurokoa izango da (BEZa barne), eraginpeko zerbitzuak leheneratzeak kostatuko duena (hori espediente independenteetan izapidetuko da) eta ondarea kontserbatu eta aberasteko lanetara bideratutako % 1,5 kontuan hartuta, beste lan batzuen artean.

Hala, Atotxakoa izango da hiru hiriburuetan eraikiko diren euskal Y-aren hiru terminaletan lehena. Eraikuntza hori exekutibo autonomoaren esku egongo da, 2017an Sustapen Ministerioak zabaldu egin baitzuen Gipuzkoako Euskal Yaren tartearen enkomenda agindua.

Atotxako geltoki berria Norteko geltokiaren egungo arkitekturan eta Tabakaleraren ingurunean integratuta egongo da; aldi berean, hainbat garraiobideren arteko konexioa sustatuko du: aldirietako trena, abiadura handiko trena eta autobusak (autobus-geltokia independentea bada ere, konexioa nabarmen hobetuko da). Eptisa Cinsa-Jon Montero ABEEak sinatutako proiektuak erantzun integrala eskainiko die Egia eta Erdialdearen arteko oinezkoen fluxuei.

Hauek dira Atotxako geltoki berriko jarduketa nagusiak:
  • Tren-zabalgunea berritzea. Amaitutakoan, aldirietako trenetarako bi nasa (1. eta 2. trenbideak, bi muturretan) egokituko dira, hiru harirekin (zabalera iberikoa eta nazioartekoa) eta ibilbide luzeko nahiz abiadura handiko hiru nasa izango dira, UIC zabalerako lau trenbideri zerbitzu emango diotenak (3., 4., 5. eta 6. trenbideak), izango ditu.
  • Geltokiaren eraikina berreraikitzea. Egungo eraikinaren toki berean egongo da, baina eraikina geltokiaren beharrizan funtzional berrietara egokituko da. Egungo eraikinaren fatxada mantenduko da, barruko aldea berreraikiko da eta beste bi solairu gehituko dira.
  • Aldirietako trenen eta ibilbide luzeko trenen beheko atarteak, nasetara iristeko. Beheko solairuan egongo dira eta erabilgarriak izango dira bidaiarien kontrola egiteko eta nasetara iristeko. Ibilbide luzeko trenen atartean, merkataritza-gune bat eta etorkizuneko tren-operadoreentzako guneak egongo dira.
  • Egiara iristeko beheko igarobidea. Aurreko bi atarteen artean egongo da. Hiriaren erdigunea eta Egia auzoa komunikatzeaz gain, beheko gune edo plaza horretatik bi atarteetara edo nasetara iritsi ahal izango da.
  • Trenbideen gaineko plaza. Geltokiko trenbide-zabalgunearen gainean egongo da, eta zoladuraren kota bat etorriko da ondoan duen Tabakalera (KGNZ) eraikinaren lehen solairuaren kotarekin; horri esker, plaza publiko bat eraiki ahal izango da, kultura-eraikinetik zuzenean geltokira sartzeko. Trenbideen gaineko plaza horren azalera osoa 5.723 m2-koa izango da.

Zaharberritze garrantzitsu hori egiten den bitartean, trenen trafikoa mantendu beharko da, eta, aldi berean, erabiltzaileei zerbitzu egokia eman behar zaie. Horretarako, obrak exekutatu bitartean, behin-behineko geltoki bat eraikiko da egungo eraikinaren parean; Nestor Basterretxea plazatik sartuko da bertara.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/12/05-an argitaratua