Osteguna, hilak 28, udaletxean Palestinar hezkuntza komunitatearen bisita jaso zen

Bisita hau "Hezkuntza palestinarra identitate palestinarraren eraikuntzan" proiektuaren barruan kokatuta dago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Palestinar hezkuntza komunitateak bizi duen egoera eta zer arazoei aurre egin behar dien azaltzea izan da helburu nagusia, eta, bide batez, elkartzen diren hezkuntza taldeekin harreman sareak eratzea. Gainera, komunikabideen bitartez, zein egoeran bizi diren azaltzeko aprobetxatu dute hona egindako bidaia.

"Hezkuntza palestinarra identitate palestinarraren eraikuntzan" proiektua 2016ko Garapenerako Hezkuntzarako Sentsibilizazio eta Diru-Laguntza deialdiaren barruan onartu zen, Sodepaz eta Biladi GGKEen bidez.




Jaso genuen bisita honako ordezkari hauek osatzen zuten:
  • Alia Assali, Al Najah de Nabl Unibertsitateko Hezkuntza Zientziako irakaslea
  • Refat Sabbah Teacher Creativity Center palestinar erakundearen koordinatzailea
  • Ahmad Fteiha, Birzeit Unibertsitateko hezkuntza aholkulari eta irakaslea
  • Samia Shannan, arabiar herrialdeko Hezkuntza Eskubideen Aldeko Kanpainaren koordinatzailea

2018/07/03-an argitaratua