Donostia Nizako Innovative City 2017 azokara gonbidatu dute

Berrikuntzaren Hiria bezala duen estrategia eta talentua erakartzeko eta garatzeko Connecting Talent plataforma aurkeztuko ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Uztailaren 5ean eta 6an, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Frantziako Niza hirian egingo den Innovative City 2017 azokan parte hartuko du. Donostia, oraingoan, gonbidatutako hiria bezala hautatua izan da, Italiako Turin hiriarekin batera, Donostiak Berrikuntzaren Hiria bezala bultzatzeko eta kokatzeko duen estrategia aurkezteko eta, bereziki, bertaratutakoei Connecting Talent programa eta plataforma berria azaltzeko.

Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi du: "iaz Nizan izan ginen, eta, sintonia ederra ez ezik, bereziki bi hiriok berrikuntzaren alde egiten ari garen apustuaren aitorpena ere sortu zen, gure etorkizunerako funtsezko garapenaren oinarri gisa. Hori dela-eta, azoka honetara gonbidatu gaituzte; azoka garrantzitsuenetariko bat da, eta beste hiri batzuekin eta agente pribatuekin harremanetan jarri ahal izateaz gain, gure eredua eta gure indarrak erakutsi ahal izango ditugu, erakargarritasun hori enpresetara eta ekintzaile edo profesional kualifikatuengana eramaten hastearekin batera. Hori guztia Connecting Talent estrategiaren Garapenaren Planean sartzen da, eta horrek pixkanaka-pixkanaka nazioartean ezagutzera eman behar gaitu berrikuntzaren eta talentuaren hiria bezala."

2017/07/06-an argitaratua