Udal lokalen lagapen berria irabazi asmorik gabeko elkarteei.

Guztira 10 udal lokal 15 irabazi asmorik gabeko elkarteen esku utzi dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2018ko Apirilaren 24ko Gobernu Batzordeak irabazi asmorik gabeko elkarteei udal lokalak lagatzeko akordioa onartu zuen.

Donostiako Udalak, Elkarte eta herri mugimenduen sare autonomo, kritiko, sortzaile, inplikatu, informatu eta zabala indartzeko bide desberdinak eskaintzen ditu, elkarte hauek gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik.

Horretarako, gizarte mugimenduaren eskutan baliabide desberdinak jarri nahi ditu, hauen artean udal lokalak aurkitzen dira. Udal lokalak eragile sozialei lagatzen zaizkie beraien proiektuak garatu eta gauzatu
ditzaten, baita elkarteen arteko eta beren komunitatearen arteko elkarlana sustatzeko asmoz.



Azken lagapen honetan guztira 10 udal lokal 15 irabazi asmorik gabeko elkarteen esku utzi dira. Esparru ezberdinetako elkarteak dira: Ekintza Soziala, Kultura, Kultur Aniztasuna, Berdintasuna eta Kirolarekin harremana dutenak

Honakoa da lagapena jaso duten elkarteen zerrenda eta lagatako guneen kokagunea (kasu batzuetan lokal partekatuak dira) :


    LOKALA

    ELKARTEAK

    Belizalde 5 Aiete.

    3, lokala Teatro Estudio Elkarteari.

    Bertsolari Xalbador 14

    1. lokala Bentaberriko lagunak Tanborrada elkarteari uztea. eta 2. lokala Antiguako Pilotazaleok elkarteari (aurretik 6. lokala erabiltzen zuen ).

    Bertsolari Xalbador 6.

    3. lokala Konporta Kirol Elkarteari.

    Katalina Eleizegi 44.

    2. lokala Haritzalde Naturzaleak elkarteari

    Katalina Eleizegi 46.

    3. lokala Triku Club Deportivo elkarteari eta 4. lokala Mugarik Gabe elkarteari (lehen beste lokal bat erabiltzen zuen)

    Lizardi nº 25

    3. lokala AGISAS elkarteari (Gipuzkoako Gizarte Integratzaileen eta Animatzaile Soziokulturaleen elkartea ).

    Buztintxulo 61-64

    Lehen elkarte batek erabiltzen zuen lokal bat 3 elkartek elkarbanatuko dute orain: “Begisare” (Asociación de afectados por Petinosis Peigmentaria de Gipuzkoa); “Apoyo Dravet” Dravet Sidromearen aldeko boluntarioen elkartea; Agaldeprise (Lehen mailako eta bigarren mailako Linfedemak Eragindakoen Gipuzkoako Elkartea)

    Antso Jakituna 15-17

    Anabasa Kultur Elkartea, Jaiak Abant Kultur Elkartea, Bidez Bide, “Hazi eta Ikasi” Aulas de Apoyo solidarias elkarteei partekatzeko uztea.

LOKALAK LAGATZEKO PROZEDURA

Elkarteen Udal Erroldan inskribatuak dauden elkarteek erabili dezakete lagatutako lokal bat.

Lokalen lagapen prozedura eta eskaera egiteko inprimakia Partaidetza Zerbitzuko webgunean dago eskuragarri.

Eskaera udal Ondareak jasoko du eta elkartearen aktibitatearen arabera, dagokion departamentura bidaliko du. Sail bakoitzak ezartzen dituen irizpideen arabera aztertuko ditu berari dagozkion eskaerak. 

2015ean eratu zen udal lokalak irabazi asmorik gabeko elkarteei uzteko Batzorde Teknikoa. Batzorde hori Herri Partaidetza Zerbitzuak koordinatzen du, eta beren eguneroko lanean elkarteekin jarduten duten atalek osatzen dute: diru laguntzen moduan berdintasuna, gardentasuna eta objetibitatea ezinbesteko irizpideak behar dute izan

Batzorde Teknikoaren funtzioak dira, besteak beste, elkarteen eskaerak aztertzea, baloratzea, lehenestea eta Gobernu Batzordera helaraziko diren proposamenak egitea.

Batzorde Teknikoaren Koordinazioa: Herri Partaidetza Zerbitzua
Batzordea osatzen duten Sail, Zerbitzu, Atal eta Erakundeak:
  • Ondarea
  • Eraikinak Mantentzeko Zerbitzua
  • Gazteria
  • Hezkuntza
  • Lankidetza
  • Berdintasuna
  • Giza eskubideak
  • Kultur Aniztasuna
  • Donostia Kultura
  • Euskara Zerbitzua
  • Ingurumena
  • Gizarte Ekintza
  • Kirol Patronatua
  • Herri Partaidetza

2018/04/27-an argitaratua