Larunbat honetan, azaroak 10, Amara aldean egingo diren kirol ekitaldiak direla eta, Dbusek eta Donostiako Udalak doako zerbitzua eskainiko dute Anoetaren eta Illunbeko eta Poliklinikako Errepide Zaharreko aparkalekuen arteko joan-etorriak egiteko. Zerbitzua 14:00etatik 22:00ak arte izango da, 10 minutuan behin. Anezka zerbitzua egingo duten autobusak identifikatuta egongo dira, “Parkings Illunbe-Poliklinika” kartelarekin.
1) Irteerak Illunbetik Amararantz aparkalekuak erabiliko dituzten pertsonentzat:
- 14:00etatik 18:20ra, 10 minutuan behin.
- 18:35etik aurrera eta 22:05era arte, autobusa gutxi gorabehera 10 minutuan behin igaroko da.
Ibilbidea eta geltokiak: Illunbe, Poliklinikako Errepide Zaharra I, Poliklinikako Errepide Zaharra II, Poliklinikako Errepide Zaharra III, Poliklinika eta Anoeta.
Anoetatik Illunbera eta Poliklinikara igotzeko, autobusak gutxi gorabehera 10 minutu geroago aterako dira.
2) Irteerak Anoetatik Poliklinikarantz aparkalekuetara bueltatzeko:
- 14:10etik 18:20ra arte, gutxi gorabehera 10 minutuan behin igaroko da.
- 18:30etik 20:00etara, 10 minutuan behin.
Ibilbidea eta geltokiak: Anoeta, Illunbe, Poliklinikako Errepide Zaharra I, Poliklinikako Errepide Zaharra II, Poliklinikako Errepide Zaharra III eta Poliklinika.
Horrela, autoa Miramongo eta Poliklinikako Errepide Zaharreko aparkalekuetan uzten dituztenak aise iritsi ahal izango dira Illunberaino eta Anoeta inguruetaraino.