Pentsioen inguruko adierazpen instituzionala

Bozemaileen Batzordeak onartutakoa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Pentsioen inguruan, Donostiako Bozemaileen Batzordeak gaur onartu duen adierazpen instituzionala bidaltzen dizuegu. EAJ eta PSE-EE udal taldeek aurkeztu dute, eta EH Bildu eta Irabaziren babesa izan du. Alderdi Popularrak lehenengo puntuaren alde bozkatu du, eta kontra gainontzeko puntuetan.

ERAKUNDE ADIERAZPENA


Pentsioen sistema publikoaren defentsan

Azken urte hauetan, pentsio sistema publikoaren orainak eta, batez ere, etorkizunak eztabaida sortu dute hiritarren eta politikoen artean; izan ere, pentsio sistema publikoak kezka eta interes handia sortzen ditu hiritarren artean. Egoera hau areagotu da azken urteetan, Mariano Rajoy buru den Estatuko Gobernuak eginiko aldaketak direla-eta, aldaketa horiek pentsiodunei eskuratze-ahalmena murriztu ez ezik, ahalik eta akordio gradurik handiena eskatzen duen kontsentsua puskatu egin baitute.

Azken garai honetan, pentsiodunen eta PPren gobernuak azken urteetan garatutako politikaren kontra dauden indar politikoen aldarrikapenek bultzatuta, pentsio sistema publikoaren inguruko eztabaida areagotu egin da. Horren azken adibidea Eusko legebiltzarraren azken adierazpena dugu. Ildo horretan, gure ustez guztiz presazkoa da pentsio sistema publikoa sekulan eten behar izan ez zuen adostasun markora bideratzea eta, hartara, azken urteotan pentsio sistema publikoa andeatu duten neurriak bertan behera utziz, delako sistema lehengoratu behar da.

Guzti horregatik

Erakunde adierazpena

Donostiako Udalbatzak, belaunaldien arteko elkartasun-berme eta bizi baldintza duinak dituen gizarte baten zutoin izango den pentsioen sistema publikoaren defentsan, Estatuko Gobernuari eskatzen dio:

  1. Pentsio sistema publiko nahikoa eta iraunkorra bermatu dezala, oinarrituko dena pentsio duin batzuetarako eskubidean, elkartasunaren eta gardentasunaren esparruan, finantziazio-iturri ziurrek eutsitakoa, modu horretan pentsio duin eta aurresangariak bermatzeko.

  2. Indargabetu dezala 23/2013 legea, abenduaren 23koa, Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituena. Helburua da pentsio duinak bermatzea, KPIari lotzea berrezarriz, horiek eguneratzeko formula gisa.

  3. Legez debekatzea Pentsioentzako Erreserba Funtsaren xedapen librea kotizazioen defizit-egoeretarako, PPren gobernuak ezabatutako % 3ko muga berreskuratuz. Helburua da pentsioen sistema publikoaren iraunkortasuneko berme finantzariorako tresna gisa erabiltzen jarraitu ahal izatea.

  4. Finantziazio-neurriak hartzea, bideratutakoak sistemaren diru-sarrerak areagotzera, arauz kontrako kontratazioaren eta kontratazioko iruzurraren aurkako borrokara, hala nola Estatuko Aurrekontu Orokorretatik etorritako diru-sarreren bidez kotizazioen finantzazioaren aldian aldiko defizitak betez.

  5. Gizarte Segurantzako Sistemaren gastuetan jardutea, kenduz enpresek Gizarte Segurantzan duten kotizazioko salbuespenak, hala nola erakunde administratiboen kudeaketa-gastuak. Horretarako, Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez zuzenean finantzatu ditzala Gizarte Segurantzaren administrazio-gastuak.

  6. 2012ko lan erreforma indargabetu dezala. Helburua da enpleguaren kalitatean eta kotizazioen gutxitzean dituen ondorio negargarriak, arriskuak jartzen baitute pentsioen sistema publikoaren iraunkortasuna. 5/2013 EDLko borondatzeko erretiroaren erregulazioa indargabetzea.

  7. EAEko pertsona pentsiodunen egoera hobetzeko ezinbesteko baldintza denez, ekimenak abiatu ditzala EAEra berehala eskualdatzeko Gizarte Segurantzaren alorreko eskumenak, bat etorriz Gernikako Autonomia Estatutua onartzen duen 3/1979 Lege Organikoko 18.2 artikuluan eta Bosgarren Xedapen iragankorrean jasotakoarekin, bereizaera bateratuaren eta elkartasun printzipioaren errespetuaren baitan.


Donostia, 2018ko martxoaren 20a.

2018/03/20-an argitaratua