Irailaren 11n jokatuko den Kontxako Estropadak direla eta, zirkulazioan eta aparkalekuetan hainbat eragin izango ditu:
Pasealeku berria
Pasealeku Berria zirkulazioari itxita egongo da irailaren 10eko 21:00etatik irailaren 11ko 16:00ak arte eta bertakoak eta baimenduak sartu ahal izango dira bakarrik.
Portuko egoiliarrak aparkatzeko
Portuko bizilagunek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainontzeko sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, abuztuaren 29etik, astelehenetik, irailaren12ra arte, astelehenera arte, biak barne.
Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Gainera Hernani, Peñaflorida eta Portu inguruko hainbat kaletako aparkaleku erreserbatuta egongo dira traineruak daramatzaten ibiligailuentzat estropada egunetan.
Bidegorria
Pasealeku Berriko bidegorria moztuta egongo da irailaren 11n.