Donostiako Maratoia, azaroaren 26an: Trafiko aldaketak eta mozketak

Gomendioak, TAO, Dbus, Lurraldebus, taxiak, lurpeko aparlalekuak, bide mozketak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
   

Herritarrentzako gomendioak    

Udalak eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beren laguntzarengatik. Era berean, gomendatzen dute, alde batetik, hirian garraio publikoa erabiltzea eta, bestetik, kontuan hartzea ibilgailuak mantsoago ibiliko direla hiri barruan; hori dela eta, komeni da garaiz ateratzea.    

Horrez gain, gomendagarria da hirian garraio publikoa erabiltzea. Horretarako, azaroaren 26an, igandea, Dbus hiri autobusen erabiltzaileek doan bidaiatu ahal izango dute 7:20tik 13:00etara bitartean (Trintxerpe-Altza-Molinao arteko 38. lineako bidaiena izan ezik).  DBUSeko albistea  

TAO

   

Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoretan aparkatzeko, destinoko eremuko TAO txartela dutenen baldintza berberetan, azaroaren 23tik, azaroaren 28ra arte, biak barne.    

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan), araututako ordutegiaren barnean.    

Informazio gehiago: www.donostia.eus, www.maratondonostia.com,  www.dbus.eus, www.lurraldebus.eus  eta hemen gehitzen ditugun PDF artxiboetan    

2017/11/22-an argitaratua