Zabalik dago 'Oroimenaren Bidea' bisitaldi antzeztuetan izena emateko epea

Iraileko larunbatetan izango dira, doan, baina izena eman beharra dago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurten ere, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak berriro martxan jartzen du programa hau, matxinada militar frankistan gure hirian gertaturikoa gertutik ezagutarazteko asmoz.

Gerra zibilaren hondamendiak zuzenean edo zeharka sufritu zituzten pertsona guztiei egindako omenaldi bat dira bisitak, eta gure historian kapitulu triste bat izandako lekuak eta pertsonaiak oroimenean gordetzen lagunduko digu.

Bi antzezleek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dizkigute, Xabier López Askasibarrek idatzitako gidoiari jarraituz; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte.


Ibilbide dramatizatuari buruzko informazioa

Doako ibilbidea, Easo plazako kioskoan hasiko da, eta, ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotelaren inguruak eta Zurriolako zubiaren ingurua bisitatuko dira.

Iraileko larunbatetan izango dira bisitak, egunean bi saio, bata eguerdiko 12:00etan eta bestea arratsaldeko 18:00etan. Hilaren 4an eta 25ean, gaztelaniaz, eta, hilaren 11ean eta 18an, euskaraz.

Irteera Easo plazako kioskoan izango da, eta 1h eta 30' iraungo da. Emanaldiko 20 pertsonako taldea osatuko da, gehienez eta muxukoa eramatea beharrezkoa izango da.
  • Informazio gehiago jakin nahi izanez gero, 943 456 000 telefonora deitu daiteke, www.komazk.com webgunea bisitatu edo mezu bat bidali helbide honetara: info@komazk.com

Erlazionatutako dokumentuak

2021/08/20-an argitaratua