Gabonak Zuretzat 2017 programa aurkeztu da

Abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra makina bat jarduera antolatu dira hiriko auzoetan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Bai Donostia Gazteriak, bai hiriko hainbat aisialdi taldek eta bestelako entitatek (Donostia Kultura, San Telmo Museoa, Cristina Enea) GABONAK ZURETZAT 2017 egitaraua prestatu dugu. Aipatutako programak abenduaren 16an izango du abiapuntua eta urtarrilaren 6an bukaera; bitartean, ia 250 ekitaldi jarriko dira Donostiako haurren eta beren familien eskura. GABONAK ZURETZAT programak jolasak, kultur ekintzak, mota askotako tailerrak eta ingurumen jarduerak eskaintzen ditu hiriko 17 auzoetan. Eta horrez gain, Donostia Gazteriak antolatutako espazio propio bat aurkitu ahal izango dugu Kursaaleko Gabonetako Haur Parkean.

GABONAK ZURETZAT programaren bidez aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira, ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera emanez. Bestelako balio batzuk ere landu nahi dira, besteak beste, hezkidetza, elkartasuna eta sormenezko aisialdia, eta horretarako haurrengana iritsi nahi da haien inguruko eta hurbileko entitateen bidez.

Donostia Gazteria auzo guztietara iristen saiatzen da, programa auzoetara zabaltzeko eta indartzeko helburua du, hiri guztiko haurrek eskaintza izan dezaten. Horretarako, Donostia Gazteriak zenbait haur ikuskizun antolatu ditu auzoetan.

Aurten esfortzu berezia egin du Donostia Gazteriak nerabeentzako programazioa indartze aldera. Gabon garaian gazteentzako ekintza mordoa dago, eta hiri guztian zehar eskaintza zabala dago beraientzat. Gaztelekuek lan handia egiten dute nerabeentzako, eta, aurten ere, eskaintza berezi bat ere antolatu dira.

2017/12/13-an argitaratua