Elkarrizketak, aurrez aurrekoak izango direnak, ekainaren 22an, Reale Arenan izango dira
“Azoka hauek eginda, gure helburua da gure hiriko gazteak tokiko enpresek eskaintzen dituzten lan aukera kualifikatuekin lotzea, eta iazko azokak izan zuen arrakasta ikusita, lan aukera berri gehiago eskainiko ditugu”, adierazi du Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako zinegotzia den Marisol Garmendiak.
Azokara joan nahi duten gazteek izena eman dezakete Sustapenaren webgunean dagoeneko aktibo dagoen online plataforman. Horrez gain, aukera izango dute azokan parte hartuko duten eta lan egiteko interesa duten enpresekin elkarrizketak hitzartzeko. Plataforma honetan, enpresa parte hartzaileek behar den informazioa jarriko dute: nor diren, zertan aritzen diren eta zer profil bilatzen dituzten. Era berean, lan aukera bakoitzaren baldintzak adieraziko dituzte, interesdunek hautatutako enpresarekin elkarrizketa eskatu ahal izateko.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/06/06-an argitaratua