Hitzaldi eta tailer berriak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatzeko.

TREBA Gurasoak proiektuak hainbat jarduera eskaintzen ditu apirila bitartean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


TREBA Gurasoak, gurasoen eskura jartzen den doako prestakuntza-ekimena da. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Aurreko ikasturtean egin zen bigarren edizioa, 600 gurasoen parte hartzearekin eta oso balorazio postiboarekin. Guraso-elkarteek, ikastetxeek edo hiriko beste hezkuntza-eragile batzuek egindako eskaerak jaso ditugu. Haien kezketan, beharretan edo gai ezberdinen inguruko premian oinarrituta antolatu ditugu hitzaldiak eta tailerrak.

Donostian 2023-2024 ikasturtean, gurasoei, haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gai ezberdinei buruzko 6 hitzaldi eta 2 tailer antolatuko dira, 2023ko azaroa eta 2024ko apirila bitartean.
  • Hitzaldiak, ordu eta erdiko saioak izango dira, seme-alabekin nola jardun ikasteko gako txikiak emango dira.
  • Tailerrak, aldiz, 4 ordukoak izango dira, bi saiotan banatuta. Konpetentziak lantzeko oinarrizko ezagutzak emango dira tailerretan. Teoria eta praktika konbinatuta, arazoak konpontzeko moduak eta prestakuntza landuko dira.

TREBA Gurasoak: hitzaldiak



Azaroa


1.- Haurren emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak
Trebatzailea – Donna Apellaniz Nieto
Data: Azaroaren 27an, 17:30ean.
Non: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

Abendua


2.- Osasun mentala eta nerabeak
Trebatzailea – Estibaliz Ansotegi
Data: Abenduaren 18an, 17:30ean
Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz (Itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaratik gaztelaniara)

Otsaila


3.- Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen
Trebatzailea: Leyre Cano
Data: Otsailaren 7an, 17:30ean
Non: Martutene Gaztelekuan
Hartzailea: Haur eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

Martxoa


4.- Zer egin dezakegu gure haurrek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?
Trebatzailea: Eider Goiburu
Data: Martxoaren 5ean, 17:30ean
Non: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Gaztelaniaz

Apirila


5.- Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote?
Trebatzailea: Eider Goiburu
Data: Apirilaren 18an, 17:30ean
Non: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

6.- Seme-alaben autoestimua elikatzen
Trebatzailea - Nerea Mendizabal
Data: Apirilaren 29an, 17:30ean
Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
Hartzailea: Haur eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz (Itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaratik gaztelaniara)

TREBA Gurasoak: tailerrak



Urtarrila / Otsaila


1.- Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?
Trebatzailea: Rakel Gamito
Data: Urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean, 17:30ean
Non: Gaztegune. Anoeta pasealekua, 28
Hartzailea: L.H 5, LH 6 eta DBH1 eko ikasleen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

Martxoa


2.- Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean
Trebatzailea: Leyre Cano
Data: Martxoaren 13an eta 20an
Non: Herrera ikastetxea
Hartzailea: Haurren gurasoentzat.
Hizkuntza: Gaztelaniaz





Hitzaldiak doakoak dira. Plaza mugatuak dira aforoa bete arte. Ez da izen ematerik gauzatuko.

Tailerretan, aldiz, parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa izango da. Plaza mugatuak, edukiera bete arte.
Tailer bakoitzeko datak gerturatu ahala, izen-emate epea irekiko da.

IZEN-EMATEAK hurrengo loturan egin beharko dira:
https://labur.eus/Treba


INFORMAZIO GEHIAGORAKO
Donostiako Udaleko Gazteria Saila - 943 481909, gazteria@donostia.eus



TREBA GURASOAK, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako Zuzendaritza eta udaleko Gazteria Sailaren laguntzarekin antolatua dago.

2023/11/17-an argitaratua