Europako Kontseiluko Kultur arteko Hirien programako adituen bisita

Donostiak munduko beste 128 hirirekin batera parte hartzen du programan, eta helburua da kultur aniztasunaren erronkari modu positiboan erantzutea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiak Europako Kontseiluko Kultur arteko Hiren programako hiru adituren bisita jaso du gaur goizean. Donostiako alkate Eneko Goiak udal korporazioaren izenean harrera egin die. Hiru adituek Udalaren arduradun teknikoekin batera programa aurkeztu dute.

Intercultural Cities / Kulturarteko Hirien programa (ICC) 2008.urtean sortu zuten Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak elkarlanean. Egun, mundu osoko 128 hiri baino gehiagok parte hartzen dute programa honetan, eta Donostia da Estatuko hiri bakarra nazioarteko sarean.

Intercultural Cities programak laguntza eskaintzen die atzerritarren inklusioaren gaineko politikak berritu nahi dituzten hiriei, baita aniztasunak eta horrek ekarri ditzakeen abantailak kudeatzeko estrategiak ere.

Helburua da, kultur aniztasunaren erronkari modu positiboan erantzutea, betiere, atzerritarren eta gutxieneko etnien integrazioa sustatzeko ideia eta praktika berriak sustatzeko.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, hirian bizi direnen aniztasuna geroz eta handiagoa dela, eta horrek, beharrezko egiten duela kudeaketa integrala egitea jatorri askotariko bizilagun berriekin, baita udaleko zerbitzu eta politikak egokitzea ere. Hala, pertsona guztiak, haien jatorria edozein dela ere, ordezkatuta eta hiri honen parte sentituko dira.

2018/12/12-an argitaratua