Haur parkeak ireki dira

Erabilera eta edukierari buruzko informazio kartelak jarriko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gaur, ekainaren 22an, alarma egoeraren amaitzearekin bat, Donostiako haur parkeak zabalduko dira pixakanaka. Irekierak egunean zehar gauzatzen joango dira, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gomendio eta aginduen arabera:
  • Kartelak jarriko dira gehieneko edukiera zein den adierazteko
  • Segurtasun-distantzia mantendu behar da

Bestalde, hiriko gainontzeko garbitasun eta mantenu lanen baitan, hurrengo egunetan ere desinfekzio eta garbiketa-lanak burutuko dira.

2020/06/22-an argitaratua