Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Gastronomy Open Ecosystem (GOe), Txirrita Bertsolari Parkea, Radarrak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gastronomy Open Ecosystem (GOe)

Tokiko Gobernu Batzarrak Basque Culinary Center Fundazioari obra handiko lizentzia ematea onartu du, Okendo-Alden Gastronomy Open Ecosystem (Goe) eraikina eraikitzeko.

GOek berrikuntzarako hiri barruti bat bultzatzea helburu duen espazio fisiko bat osatzen du, eta bertan, besteak beste, graduondoko gelak, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko laborategi eta tailerrak, coworking eremua, erakusketa eremua eta ekitaldiak egongo dira.

Bertxolari Txirrita parkea

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Campezo Obras y Servicios, SA enpresari esleitzea Txirrita Bertsolariaren kaleko jolasgune bat ehunezko estalkiekin estaltzeko proiektuaren egikaritze kontratua, 354.380 euroko esleipen prezioarekin eta 4 hilabeteko epearekin.

Proiektua jolasgune batean ehunezko estalki bat instalatzean datza. Egun programatuta dauden behar guztiak bilduko dituen eta, aldi berean, eremuari irudi indartsu eta bateratua emango dion egitura bat egitea erabaki da.

Radarrak

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Tradesegur, SA enpresari esleitzea Donostiako radar ekipoak mantentzeko, konpontzeko eta irudiak kudeatzeko zerbitzuaren kontratua, 2 urteko epearekin, luzatzeko aukerarik gabe, eta urteko 34.793 euroko aurrekontuarekin.

Kontratu honen xedea honako ekipo hauen mantentze lanak, konponketak eta irudien kudeaketa zerbitzua ematea da: 6f-MR bi radar finko, zortzi kabina, Trucam operadorea duen radar bat, bide anitzeko C/P multirradar bat eta zutoin gaineko bi Urban kabina.

Era berean, kontratuaren xedeak barne hartzen du datuak bidaltzea eta kudeatzea, salaketa jartzeko, eta, ibilgailu kopuruaren eta abiaduraren araberako datu estatistikoak bidaltzea Donostiako Udalari, eta zinemometroen homologazioa eta horien egiaztapena eta urteko ziurtapena kudeatzea.

2023/10/03-an argitaratua