Clara Campoamor omentzeko eskulturaren kokaleku berria inauguratuta

Kontxa pasealeku ondoko Aita Vinuesa plazan dago

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Duela gutxi, ofizialki inauguratu du Duñike Agirrezabalagak zinegotziak Clara Campoamor omentzeko eskulturaren kokaleku berria, Benta Berritik Kontxa pasealeku ondoko Aita Vinuesa plazara aldatu baitute, erdialdetik hurbilago.

Duñike Agirrezabalagak azaldu duenez, han egoteari esker, emakume aparteko bat gogoratzeko eta banako omenaldi bat egiteko aukera izango dute donostiarrok eta hiriaz disfrutatzen duten guztiek, berdintasunaren aldeko borroka bihurtu baitzuen bizigai.

Eskulturaren oinarrian, plaka oroigarri bat ezarri dute. Emakunderen zuzendaria, udal taldeen ordezkariak eta hainbat emakume elkarte izan dira ekitaldian, besteak beste. Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzen artean dago eskultura lekuz aldatze hori.

Clara Campoamor oso emakume aurreratua izan zen bere garairako, eta emakumeek bozkatu ahal izatea bultzatu zuen. Lau urtean bizi izan zen Donostian, eta Polloe hilerrian datza.

2017/03/08-an argitaratua