2017. Aste Nagusia

Trafiko eta Garraioen Oharra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren larunbatean, abuztuak 12, gure hiriko jai astea, Aste Nagusia, hasiko da. Gertakari hori dela-eta, trafiko neurri batzuk hartu behar ditu Udalak, batez ere hiriaren erdialdean eragina izango dutenak. Helburua bikoitza da: batetik, Bulebarreko jai gunea eta Alderdi Ederreko su-jaurtiketa aldea babestea, eta, bestetik, trafiko pilaketak eta arazoak gutxitzen saiatzea.

1.- TRAFIKO ETENALDIAK JAI GUNEAN

Bulebarren, trafikoa 12 -19 bitartean artean18:30etik 01.30etara etengo da egunero (garraio publikoa izan ezik, 21:30etatik 00:00etara ). Dena den, hilaren 12an, Aste Nagusiaren hasiera-ekitaldia dela-eta, etenaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta 01:00ean bukatuko da; abuztuaren16an berriz, Bizikleta Festa dela-eta, 15:30ean hasiko da.

Egunero, su artifizialak direla-eta, 21:30etik 00:00etara itxiko da Erdialdea (eta Mirakontxa, Sanserreka eta Aldapeta eta Aieterekiko loturak). Horregatik, herritarrei gomendatzen diegu, ahal izanez gero, auto pribatua ez hartzeko hiriaren erdialdera etortzeko aste honetan, jai ekitaldiz beteta egongo da-eta.

18:30etik 21:30era. Askatasun hiribidetik eta Erregina Erregentearen kaletik Bulebarrera arteko eremua itxiko da. Etenaldi hau ez da garraio publikoarentzat. Itxiturak bidegurutze hauetan egongo dira:
· Bulebarra-Legazpi
· Garibai-Peñaflorida

21:30etik 00:00etara. Arestian aipatutako itxiturez gain, San Martin kaletik eta Kolon pasealekutik hiriaren erdialdearen iparraldera doan eremua ere egongo da itxita. Bertan, garraio publikoa eta bertakoak baino ezin izango dira sartu. Itxiturak bidegurutze hauetan egongo dira:
· Lapurdi plaza, Erdialderantz (desbideratzea Kolon pasealekutik)
· Euskadi plaza-Santa Katalina zubia (desbideratzea Frantzia pasealekutik)
· Espainia plaza-Argentinako Errepublikaren pasealekua (desbideratzea Santa Katalina zubitik Gros aldera)
· San Martin-Foru pasealekua (desbideratzea Santa Katalina zubia eta Gros aldera)
· San Martin-Easo kalea (desbideratzea San Martin kaletik)
· San Martin-Hondarribia kalea (desbideratzea San Martin kaletik)

2.- ZEZEN SUZKOA

Egunero, izango da, 23:30an hasita. Miramar kaletik aterako da eta Hernani kaletik Bulebarrreraino joango da. Zezen suzkoa Askatasun hiribidetik igaro arte, alde horretako geralekuetan dauden autobus nahiz taxiak ezin izango dira ez atera ez inola ere mugitu. Debekua ibilgailu partikularrei ere badagokie.

2017/08/10-an argitaratua