Nazioarteko ekitaldiei dagokienez, Donostiak ICCA rankingean maximo historikoa lortu du

2018an bileren turismoarekin (kongresuak, jardunaldiak, batzarrak...) lotutako 154 ekitaldi izan dira Donostian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
ICCA Kongresuen eta Batzarren Nazioarteko Elkarteak jendaurrean jarri du 2018ko urteko rankinga. Ranking horretan, Espainia bigarren postuan dago eta estatuan, 7. postuan dago Donostia. Hiri handiagoak eta azpiegitura handiagoak dituztenak bakarrik ditu aurretik; adibidez, Madril, Bartzelona eta Valentzia. Oso gertu dago Sevilla, Salamanca eta Bilboren postuetatik eta gainditu egin ditu populazio handiagoa duten zenbait hiri; hala nola Málaga eta Granada.

ICCA munduko rankingean, 180. postuan dago Donostia aintzat hartu dituzten 1835 hirietatik. Johannesburgo, Las Vegas, Ottawa, Perth eta beste hiri batzuen mailan dago Donostia. Europako rankingean, aintzat hartu dituzten 894 hirietatik, 92. postuan dago Donostia, Liverpool, Malmö, Wrocklaw, Innsbruck, Leipzig, Cambridge eta beste hiri batzuen parean.

ICCA, International Congress and Convention Association, prestigiorik handieneko elkartea da bere arloan eta nazioartean erreferentzia. Oso irizpide zorrotzak erabiltzen dituzte kongresuak zenbatzeko orduan. Nolabaiteko maiztasunez egiten diren nazioarteko kongresuak, 3 herrialde baino gehiagoren artean txandakatzen direnak eta gutxienez 50 partaide dituztenak bakarrik erregistratzen dituzte. Irizpide horiek aintzat hartuta, Donostian izan diren 16 ekitaldi zenbatu dituzte.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/05/16-an argitaratua